ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-08-12 | Gizartea - Joan-etorrian | Argia, 1934-08-26 »
Argia, 1934-08-19

 

Deun Laurentzi eguna zala ta, ballerako jaia ospatu genduan oitura zarra galdu ez dezagun.

Goizetik bertara igo ta jaupa nagusia abestuaz ta gañerantzeko jolas, bazkari ta erromeriakin alaituaz egun ederra igaro genduan benetan. Ballera aundia degu Deun Laurentzi'ko au ta Laborda'tar On Ramon abeslari ekarri, ta beste ainbat jolas bide zuzentzen dakite. ARGIA'ko idazle jatorrak ba-ditugu ballera ontan eta oetako bat, «Zapelaitza», izandu da jaien zuzentzalle. Nor izango ote zan, zion «Zapelaitza»-k katuari txintxarria jarriko ziona ta orra, bera ezik, iñor ere ez; «Bertako bat»-ek zirri jardun eta gero etxean okaranak janaz. «Zapelaitza»-ri eskerrak jaiak eratu dira ta ia «Bertako bat»-ek orren berri ematen duan. Nik, eskerrik asko.

 

«Bartoluak» datoz.— Bartoloma Deuna erriko zaindari degu ta ospatzeko 23, 24, 25 ta 26'an jaiak ditugu. Egitaraua agertzeko au toki egokia ez pada ere, diot izango ditugula Elizan, aurreko egunetik «Salve» ta egunean Jaupa nagusi ederra, ibildeuna aurretik egiñaz. Abeslariak meza eder bat abestuko dute, ta txonizlari degu Aita Agirreolea, Josu Lagundikoa. Pelota partido ederrak dira baita ere. Ume jolas, txirrindularien jokua ta abar. Baserritarrentzako ganadu sariketak. Triki-triki sariketa baita ere igande 26'an. Erraldoi ta burutoak, Arrasate'ko dultziñan dantzatuaz ibiliko dira. «Tiovivo», «txurrero», «erretratista», «jazzban» eta orrek, ez dira urruti izango. Baña lanik aundiena eresbatzak (banda) dute; datorzkigu Eibar'koa ta Ondarroa'koa eta errikoakin... soñua naikoa, beintzat.

 

—Agurtu degu emen Laborda'tar Erramun abeslari jatorra. Baita ere Azkoiti'ko andereño lirain, idazle azkarra dan «Zorrozpe».

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala