ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-10-28 | Gizartea - Joan-etorrian | Argia, 1934-12-23 »
Argia, 1934-11-11

 

Agur.— ARGIA maite maiteari nere agur omena, bera dalako gure itxaropen da argi bakarra euskera aldez.

Euskaltzale guztiek beartuak gaude asteroko oni gure aldegun laguntza eskeintzera.

 

Eleiz gaiak.— Amaitu zaigu gure eleiz nagusian urteroko agurtza illa; baita asiera eman ere, animaren beatzi urrenari; gai onetzaz oso itzaldi txukun ta egokia egin zigun igandean Jaka apaiz jaun gazteak.

 

Udal berria.— Emen ere besta tokietan bezela badegu udal edo ayuntamentu berria.

Amairutik lauk atzera egin dute, beste beatziak jarraiturik; onek gogo onez artu dutela zer esanik ezdago.

 

«Altzeta»ri.— ¡Kaxo aspaldiko lagun zar, bizi aiz? Sargento graduak artu ditukanean arro, e? «La Constancia» etziok ba aizkide. ¡ez arraiopola! Elgoibar'ko idazkia irakurri aldiok? Eleizako santuak eramateko aña jente ez ditek eta (abertzaliak eramaten bai dituzte) kapitan Araña ziruditek ¡gaxuak!

Moribus Constantzia.— Ora pronobis.

Amorratis Constantzia.— Liberamus Pater.

No Pasientzia Constantzia.— Ora Ola sabaliz.

Mortus mortus Constantzia.— Amen.

Illen artetik piztu nai dik, baño gure «Constantzia»txo «Diario Vasco» bere iztarlengusuaren magalean ilko dek. Mutriku'ra idazle guziok juan biar diagu, bada Mutriku bezelakorik munduan ez dago... Olaxe; Gai onetzaz «aparte» idatziko det.

 

Antzokia.— Datorren igandean zortzirako gure antzezlari gazteak «Mitentxu»k zion bezela oso jaitxo polit bat eratu dute era onetara.

1'gi.— Neskamearen marmarrak.— «Luzear».

2'gi.— Axentxi ta Kontxexi.— Alzaga.

3'gi.— Ikastolan (lenengo atala).— Alzaga

4'gi.— Ikastolan (bigarren atala).— Alzaga.

Antzerki bitartean umetxuak irakurriko dituzte oso lantxo politak Arana Goiri'tar Sabin goratuaz.

 

Meza.— Aurtengo meza Arana Goiri'tar Sabin'en gogo aldezkea gaxo etxe edo ospitalian izango da, goizeko zortziretan.

Aurtengoa beste urtietatik apartekoa izango da, «masoiak» eta «protestantiak» eratua dalako. Zuk euskalduna, ez aiztu meza au; ta etorri zintzo zintzo.

 

Eskerrak.— Milla eta milla esker «Mirentxu» ta «Aixerixa»ri batez ere «Mirentxu»ri, aiñ zintzo jarraitzen dualako astero astero idazten ARGIA maite ontara.

Mutil zarretan txintxo txintxo jarraitzen dute «Anaxtaxio» ta «Iturralde»k, «Luistar» lagun dutela.

Porrot berriz «Atarrene» ta «Aberri»k

bixigu galanta jango luke

merke balego «Litargi»k.

 

ABERRI

 

_____

 

Ezkontzak.— Igandian izan zuten lenengo ezkon-deya Barrenetxea'tar Teresa'k. Berdin Muxika'tar Julita'k De la Maza'tar Toribio'kin. Bikote biak lengusu lengusiñak. Zorionak zuen bizi modu berrian.

 

Jaiotza.— Arriola'tar Modesto ta Gurrutxaga'tar Bitori'k alabatxo bat izan dute.

 

Agurtu.— Urtzelai'tar Julite andereñua emen agurtu degu. Gure artian egun batzuek igarota Errezilla juanda Agirre'tar Rosario «Itziartxo». Errezil'dar idazle guztieri, batez ere «Talo» alperrari, San Martin jayak ondo igarotzia opa dizuet.

 

Gure ARGIA maite au beñere baño bikañago azaltzen zaigula aitortu biarrian gera beronen irakurle guztiok. Izan ere alako idazliak azaldu zaizkigu gure begien aurrera. Denpora gutxien onuztik mutil koxkortxo bat genduan gure izparringi au baña gaur gizon ta erdi egiñik etortzen zaigu. Ikusten degu idazlerik jatorrenetakuak bera jaso nayian edo indartu nayian dabiltzala. Juan dan asteko ere etzaigu baezpadakua etorri. Uzkurtza eta euskera aldez lan asko egiten digula ezin ukatu geinke gure ARGIA onek eta geuk ere berari laguntzeko arpidedun geranok bakoitzak beste arpidedun berri bana datorren urte onetarako billatzia ez litzake gaizki etorriko. ¡Indartu ta zabaldu dezagun ba ARGIA!

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala