ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1935-01-06 | Gizartea - Joan-etorrian | Argia, 1935-02-03 »
Argia, 1935-01-13

 

San Anton.— Aurten sekula baño jatorrago ospatzeko asmoan gera gure bigarren zaindariaren egun aundi au Elgoibartarrok.

Amarretan, meza nagusi ederra. Onen ondoren aiñ entzute aundiko olerkari edo betsolariak «Zepai» ta «Txapel», errezildarrak. Oraindik goguan dute gure basarritar maiteak Deun Ixidor egunian egin zan jai aldi ura olerkari auek atsegiñen zirala. San Anton egunian ere, berak datozkigu beste egun alai bat igaro erazteko asmoz. Onen ondoren soka-tiraka emen beñere ikusi ez dana, kaletarrak eta basarritarrak tiraka dirala. Au ikusteko ere zaletasun aundia dago. Ondoren tripa pesta.

Arratsaldian Kamiñerokuan pelota partidu eder bat: Zabala ta Artazo, Irureta ta Murua'n aurka. Emen batzen dan txindi edo dirua «Olazabal»dik etorritako Goiti anai-arreba sendiarentzako izango da. Egun orretan basarritar guztiok kalera etorri biarrian zerate, onelako ikuskizun ederrak ez dira noiz nai izaten da.

 

Gaxorik.— Luzaroan gaxorik egonda osatzen asi zaigu Badiola'tar Alexander, Ansola basarriko mutil gaztia. Poztutzen gera ta lenbailen etorri zure lagunen artera.

 

Ezkontza.— Aurreko egun baten ezkondu ziran Gabilondo'tar Juanito eta Arrieta'tar Teodora. Zorionak.

 

Diru biltzea.— Igandian egin zan Eliz nagusian Aprikako mixiolarien aldezko diru biltzia.

 

Gure artean.— Gure artian arkitzen da Kortaberria'tar Agustiñe, Errenderiar andereñua.

Emakume Abertzale Batza'koak urtero bezela aurten ere Gagon afari ta jantziak banatu ditu lanik gabeko ta txiruen artian.

Donosti'ko emakume langilleak biali duten otarratxo edo kanastilla Urain'dar Pedro eta Arakistain'dar Permina'ren semetxuantzako izan da aurtengo onetan, ta sendi onen aginduz eskerrik beroenak.

 

Urrezko eztaiak.— Gabilondo'tar Erroka eta Lasarte'tar Iñese'k 50 urte egin ditue ezkontzako lokarrian, ta au dala ta urrezko eztaiak egin zituzten juan dan asteartian.

 

Izpar beltza.— Gure Jaunak Bereganatu du Garai'tar Alejandro, 24 urtedun mutil gaztla. G.B.

 

Igandian.— Irugarrendarrak igandian egin zuten beren illeroko eliz jaia.

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala