ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1935-12-22 | Gizartea - Joan-etorrian | Argia, 1936-04-12 »
Argia, 1935-12-29

 

Eriotza.— Goiko Jaunak bereganatu du Gorostiza'tar Tomas, gure lagun maite eta euskel idazle «Aixerixa» zintzuaren aita. Laguntzen diot bere sendi guztari bere samin aldi onetan.

Uste gabeko eriotzak eraman digu Agirre'tar Juana. Nere samin agurra bere sendi guztiari.

 

«Poxpolin».— Luzaruan ezkutian egon bazaigu ere azaldu zaigu berriz ere gure «Poxpolin» ta bai guk pozik artu ere.

 

—E.A.B.'k urtero bezela txiroei Gabon afaria eman diete.

 

—Biarritz'tik etorrita emen izan degu Agirregomezkorta'tar Miren andereñua.

—Oiartzun'dik etorrita gure artian degu Aranberri'tar Benedite.

—Donostia'tik Gabilondo'tar Zeledonia ta Mendikute'tar Elisa andereñuak. Markina'tik Epelde'tar Sebastian bere emazte alabatxuakin. Bilbo'tik Andonegi'tar Mikel, aspaldiko idazle «Trikua», bere emazte ta alaba maitekin.

 

Osakuntza.— Eibar'ko Arrillaga osagilleak osakuntza egin ondoren oso ondo etxeratu da Muxika'tar Manolo.

—Donosti'ko gaxo etxe baten ebakuntza eginda arkitzen da Juaristi'tar Jazinta, «Artazo» basarriko neskatxa. Lenbailen osatzia opa diot.

 

MIRENTXU

 

_____

 

—Uste osoa det Gabon Eguarri egunak ondo baño obeto igaro dituzula, irakurle. Ala bedi Gabon zaar eta Urte berri. Bataren bukaera eta bestearen asiera onak bitez.

 

—Gau gurtzalleak, urtero bezela, Klara Deunaren eleizan izango dute Gabon zar eguneko gaugurtza, lekaimetxoakin batean jaupa abestuaz.

 

—Larunbata, 28, Elgoibar'ko Gabon zar feri famatua degu. Zer ikusi eta nun jolastu izaten da.

 

—«Aixerixa» idazle lagunari eta gañontzeko sendikoai, eren aitaren eriotza dala ta samin agurra diet.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala