ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-09-16 | Gizartea - Gaixoaldiak | Argia, 1934-12-30 »
Argia, 1934-12-23

 

—Igandez, Oti-belguntza Apostoladukoak izan zituzten illeroko elizkizunak.

 

—E.A.E'koak gogor ari dira an eta emen zakelak proatzen, Gabon-aparia beartsuen artean zabaldu nai baldute.

 

—Gure antzezlariak, Altzolan izan ziran igandez, parre naikoa eragin ere jentiari.

 

—«Tene», Deba'ko idazle andereño jatorrari, zorionik beroenak, antzerki sariketan atera duan sariagatik, eta igandean azaldu zenduan idatziagatik. ¡Ori da egiak esatea!

 

—Gabon-Eguarriak ditugu. Guztioi, egun zoriontsuak opa dizkizutet.

 

—«ARGIA'ren Egutegia» eskuratu degu. Asmaketari begiratu ere bai. Aizu Telletxea, nor da pelota jo duan pelotaria? Alde aundia bai dago Atano edo Peru edo Artazo izan.

 

IXAKA

 

_____

 

Jaiotza.— «Aozar» basarrian semetxo batekiñ beren sendia ugaritu zaiote. Zorionak.

 

Gaxorik.— Elizakuak artuta arkitzen da Garcia'tar Juan.

Gaxorik R. eta Astigarraga'tar Manuel, «Porru».

 

Agurtu.— Goenaga'tar Pie, «Olatx» idazle eta izlari jatorra emen agurtu degu. Orobat «Biriatu» ta «Dris Dras» idazle goyenetakuak.

 

Egutegia.— Urtero bezela gure ARGIA'ren Egutegiak azaldu zaigu, oso atsegiña gañera, ta arrapartaka ia danak saldu ditugu ta erosigabe danana lenbailen etorri dedilla billa utsik geratu nai ezbada. Tolosa'ko Mendizabal'en takuak edo kalendariuak ere oso gutxi gelditzen zaizkigu ta azkenera begira egon gabe erosi euskerazko tako auek.

Gabon jayak isasunaz eta G.J'ren laguntasunakiñ eta umore onian igarotzia opa dizuet ARGIA'ren zuzendari idasle ta irakurle gustioi. Agur,

 

MIRENTXU

 



Bilatu:


elgoibarko udala