ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-02-05

 

Kandelatxo eguna jai oizan len. Orain Eliz Amak kendua du jaiaren astuntasuna. Baña orregatik oitura zarra ezin ziaro aiztu eta lantegiak aste egin arten Elizak eta eliztar zintzo [...] jai.

Oitura dan eran jaupa nagusi aurretik kandela onespen edo bendizioa izan zan; txadon inguruan ibilduna eta jaupa bukaeran «ofrenda» edo kandela ezkintza.

 

* * *

 

San Blas opilak, baita ere bere oitura dute. Orregatik, pardel aundiak artu zeiñ pozik juan izan geran onespentzera, geok dakigu. Era ortan bertan, gaur umetxoak «pardelak» artu eta pozik jaupa nagusira juan dira, opil eta gañerantzekoak onespendu eta zati eder bat jateko. Oitura onek, beñere ezdute galdubear.

 

* * *

 

Laurogei urtekin obiratu izan da Garate'tar Isabel «Dama Isabel» deituaz ezaguna. Oso ona eta elizkoia izanik, kofradi eta kongregaziotan sarturik zegon eta talde aundiaz izan ziran elizkizun eta obiratzea.

Jaunak berakin daukala; uste degu.

 

* * *

 

Gaur il da Onzalo'tar Santos, gizon ezaguna eta mikelete artean sarjento izandua.

Bere sendikoai lagundu nai diot samin aldian, batez ere nere langun maite Juan «Endoia» eta Eloy Erenchun anaiei, aitona zuten aldetik.

 

* * *

 

Jai erdi jai onekin, azoka datorren egunetan zertara eztakiela, giratzen dira baserritarrak. Horrela Kandelatxo egunean azoka txatxarra, bezperan beste batzuk egin zutelako egun ori jai artuaz.

Ara onetzaz gaiñ kalian, artu nituan itzak. Baserritar andere bat aztoakin eta dio: «Biskainas ya han venido y mañana ser piesta en Biskaya».

Bertan bizi den «paxiega» batek erantzuten dio: «Aqui tambien antes era fiesta; ahora la gente se va poniendo cada vez pior. Es el caso que no vamos p'alante nada».

Egi-egiak. Noski.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala