ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-10-01

 

Deun Mikel.— Uri onetako abertzaliok gure zaindaria Deun Mikel ospatzeko jaupa izan gendun, saspiretan abertzale asko bildurik.

Eta egun guztian Eusko Batzokian ikurriña egon zan leyotik bera.

Deun Mikel balleran beren zaindaria ospatzeko izan zuten astelenian besperak eta asteartean amarretan jaupa nagusia abestuta, arratsaldean besperak eta erromeria illuntzan.

 

Emakume Abertzale Batza.— Gogor aidira emengo emakumeak uri onetan ere Emakume Abertzale Batza jartzeko.

 

Ikastola.— Gaur illan lenengoa asiko da gaberoko ikastola zazpiterdietatik bederatxiterdiak arte nai duan gaste guztientzat.

 

Zornotza'n.— Igandean juan goizeko lauterdietan urtenda Andonegi'tar Romualdo, Eizagirre'tar Peli eta Larreategi'tar Joseba ikurriñakin Zornotza'ra Gallastegi'tar Eli eta Zabala'tar Josu'ren oroimenera (homenajera).

Ordubateterdietako bultsian beste talde bat juan zan arratsaldeko itzaldira eta danak oso pozik etorri ziran.

 

Getaria'ra.— Datorren iganderako oso sarata aundia dago Getaria'ra juateko Euzko Etxean zabalketa dalako batez ez mendigoixalien artean.

 

Eriotza.— Donostiko San Antonio de Abad senda etxean il da Atristain'dar Todor mutil gastea.

Laguntzen diotet atzegabea beran sendiari.

 

ATXOLIN

 



Bilatu:


elgoibarko udala