Eleizkixuna.— Jun zan igandian illeroko eleizkizuna eduki zuten Josu Biotzaren Lagundikoak goizian saspiretan jaupa eta Jaunartze orokorra Amarretan jaupa naguzia abesturik «Te Deum Laudamun».
Arratsaldian eleizkizun ederra egin zan itzaldia egiñik Opakua'tar Estanisla apaizak. Bai goizeko eta arratsaldeko eleizkixunak Gure Jauna agirian zala egin ziran.
Izpar beltza.— Donosti'ko Abal'tar Andoni donea'ren gexo etxian Yauna'ren besoetan il zan urte zituala eta bost illabete igaro ondoren Etxeberria'tar Nikolase (G.B.). Laguntzen degu atsegabian sendikoeri.
Jayotza.— Semetxo bat eduki dute Arozena'tar Purdentzi arakeñak eta bere emaste Ansola'tar Blase'k. Zorionak.
Itzaldia.— Jun zan larunbat gabean gure Jel Batzokia'n bere biziko itzaldi aberkoia egin zigun Ozerin'tar Luki'k gaste abertzaliak, oso txalotua izanik.
Gure kirola.— Gabon zar egunerako antolatu dute pelota partidu eder bat Andueza pelota tokian jokatzeko. Pelotariak izanik Azkoiti'ko Etxaniz anayak, emengo Gastesi eta Murua'ren aurka.
Indarketa.— Datorren illan 6'an jokatzeko apostuba egin dute azkenengo Lexardi'n iriak egindako [...] uri onetan, bete bayetz Muxillo artzaiña'k eta bete iru gizonak Indarketa au ikusteko gar aundia dago.
Deya.— Igandian txadon nagusian irakurri dira lendabiziko ezkon deia, Osoro'tar Kepa, eta Arluziaga'tar Pelisa'k. Aurrez zorionak.
Josu'ren jayotza.— Egunian txadon nagusian amarretan abestuko da «Pastoralis» jaupa serere Donea'tar Domeka. Karmel-dar lekaidia-rena.
Emakume Abertzale Batza.— Emakume abertzale onek gogor asi dira lanian. Antolatu dute oso zari eder-bat, ia da, «kanastilla» deitzen diotena, baño oso balio aundikua ikusgaña izan bear du.
Ba sarri au izango da datorren urtian lendabiziko. Baña aurra jaiotzen lanatzat biarrekua izango da aurraren aita Euzko Langillietako baskidia izatia, eta aurrari euzkel izena ezartzia ugurutzautzian [...]
AIXERIXA