ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-05-15

 

Txistulariak.— Pasko egunian emengo txistulariak erestaldi eder bat emango dute:

«Alborada», Guridi'rena.

Suite:

«Mendi-Mendiyan», Usandizaga'rena.

2'gn. «Basatxoritxu-Aldapeko», Urteaga'renak.

3'gn. «Tocata» alborada, Urteaga'renak.

 

Naste.— Gaxo dagoz, Urreta'tar Andoni ezaguna. Beriztain, Donostia F.B.'ko atezañaren alabatxua asteartian il zan «Akebarro» izenarekin ezagutzen zan, igeltzero zarra.

 

Loreak.— Eleiz nagusian oste aundiarekin asi dira eleizkizunak egiten, Miren-alabak oso egoki abesten dute. ¡Beti bezela!

 

Zarautz'en.— Emendik ere oste aundia juan zan Zarautz'era ta oso pozik etorri ziran.

 

¡Mutriko'ra!.— Emengo gaste ta zarren artian gar bizia dago igandean Mutriko'ra juateko; batzuk oñez ta besteak bultziz, ta ezin duanak zaldiz. Eibar'tarrak eurentzat biar ei-dabe tonelada bat antxoa.

Bai mutilak, etorri; antxoarik ez bada, lapia izango dek-eta.

 

ABERRI

 



Bilatu:


elgoibarko udala