ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-08-21

 

Izpar beltza.— Arostegi Jauregian, Jaunaren besoetan ilda 58 urte zituala Iruzta'tar Kalista minetako injinerua. (G.B.).

Laguntzen diegu atzegabe mingots onetan bere emazte tamaltsu Alkorta'tar Andone ta bere seme Sebasten eta senide gustieri.

 

Deun Erroka.— Balera ontako nekazariak, igezi zan igandian, beren Zaindari Erroka Donea, ospetsu igaro zuten. Goizeko amarretan jaupa abestu ederra abestu zuten txadon nagusiko abeslariak. Jaupagilia, Urreztarazu'tar Keperin txaunburua, laguntzen. Opakua'tar Estanisla eta Onaindia'tar Kelestin. Itzaldia, Opakua'tar Estanisla'k egin zuan. Arratzaldian erromeria egin zan.

 

Alberdi erail dute.— Gustiok ezagutzen gendun Alberdi mendigoizale gudarien buru abertzale sutsu ta kementsuak, asteleneko gudaaldian Aberri-aldez bere bizitza utzi eta itxuli du euzko-odola Gipuzkoa maite onetako mendietan (biarbada anai baten izkilu-tiro bidez). ¡Madarikatuak euzko-odola itxultzeko ekarri diguten guda-matxinada gizon zital oyek!

Baña diotenez Alberdi gixaxoaren utzuna beteta izango da, eta gure mendigoizliak oinkada bat bera ere dute atzerarik egingo len baño ere biotzak gorago dituztela areriuan aurrez-aurre aurkitu-presentatuko dira Euzkadi gure Aberrian aldez odola ematia nai dutelako eta arerioz estaldu ta menpian gelditu ez dedin. ¡Aurrera bada Gipuzkoa'ko Mendigoizaliak! ¡GORA BIOTZAK! Eta gu euzko-semiak, gustiok otoitz Alberdi gure anaiaren animaren alde. (G.B.).

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala