ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1933-02-26 | Gizartea - Heriotzak | Argia, 1933-03-19 »
Argia, 1933-03-12

 

Eldu da eguna.— Bai, esango dute onen inguruko abertzaliak, gaur Igande arratsaldian Elgoibarren alkartzeko eguna degu guztiok, eta danok batu gaitezan kamineroko pelota-tokian Basaldua'tar Kepa barakaldotarrai eta Zubia'tar Igone izlariei arretaz entzuteko Elgoibar'ko abertzaliak zai egongo gera besoak zabalik, ongi artzeko. Gero arte ba guztioi.

 

Izpar beltza.— Larogei urte zituala Jaunaren besoetan il da oso ezaguna zan Arrillaga'tar Josebe «Lerutxiki»ko amona (G.B.) eta Landa'tar Miren ildako jastallea. Baita ere Gurrutxaga'tar Euloji, «Txanpon». Goian begoz.

 

Eibartarrak.— Eibar'ko Batzokiko antzezlariak laister emen antzeztuko dute eta pozik gaude ikusteko.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala