Usurbil'en.— Gure antzezlari ta abesbatzakuak oso pozik etorri dira Usurbildarrak egin dioten arrera onagatik. Etxerakuan Zumaian abestu zuten ta joaterakuan berriz Zarautz'en.
«Onela bizi bagiña beti ondo giñake, Kataliñ».
«Itziartxo» antzerkia ikasten gogor ari dira gure antzezlariak.
Baserritarrak.— Emen ere beste errietan bezela, Gipuzko Nekazaritza Bazkuna gertatzen ari dira.
Legor dagoela ta zaparrada bat pozik artuko luteke gure nekazariak.
Lanera.— Trumoi zaparrada ta txingortia igaro ondoren txabolaratu dira, gure izkillugiñak.
R.I.P..— Joan dan astian il zan Pagola' tar Bautista. Gure atsekabea bere sendiari.
Samin agurra.— Gure samin agurra Errenderi'ko Lizaso'tar Gillelma gure lagun maiteari semearen eriotza dala ta.
«Edurne»-ri.— Artu nituan zure eskumuñak. Ezkerrikasko.
MIRENTXU