ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1934-05-06 | Gizartea - Heriotzak | Argia, 1934-06-17 »
Argia, 1934-06-10

 

Korpus Kristi.— Guztiz aundiro ospatu degu egun aundi au aurtengo onetan. Aspaldiko partez ibildeun ederra egin zan jaupa nagusi ondoren.

 

Jesus'en Biotza'ren irurrena.— Urtero egin izan degun irurrena egin da gure eliz nagusian aurten ere, Aita Iriarte josulaguna izlari dala. Itzaldi jator ta bikañak egin dizkigu. San Antonio'ren bederatziurrenari ere asiera eman diogu; basarritar asko izaten da elizkizun onetan.

 

—Juan dan igandean Mendaro'ko uritxuan izan ziran Batzoki'ko antzezlari bikañak «Kurutzepe» antzerki aberkoia antzezten. Pozik etxeratu ziran, ondo artu zituela-ta.

 

—Zumaya'tik etorrita gure artian arkitzen da Manterola'tar Mirentxu.

—Gazteiz'tik Ezenarro'tar Luis, eta Urkidi'tar Pedro apaiz gaiak.

 

Koldobika Deunaren bederatziurrena.— Datorren astean emango zaio asiera bederatziurren oni, ta bere egunean asita 21, 22, 23'an itzaldiak izango dituzte Luistarrak, Azpeitia'tar Aita Laureano Kaputxinoa izlari dutela. Basarritar ta kaletar, guztiok etorri itzaldi auetara.

 

«Atarrene»ri.— Erruki zaitut. Neska zarrak dirala ta ez dirala burutik anketaraño egiñ biarrian zabiltz. Obe zenduan «komisio» ori artu ez bazenduan, entxupe geiago ez eukitzekotan. Sinistu, ba, «Atarrene» zenbat eta arreta geiago jartzen diezun orduan da usaiñ txarragua botako dizuela or gazi-kutxan gordeta dauzkatzun oiek; eta obeko dezu armario «frigorifico» baten gordetzia datorren negura arte, an «frexkuaguak konserbatuko» dituzu-ta. Telletxea'k eta «Aberri»k erosiko dizkizuela? Ollaskuak letxuakiñ saltzen ipintzen badituzu bai, baña beste biek...

 

MIRENTXU

 

_____

 

Gorpuzti eguna.— Egualdi ederra ta erkala (republica) etorri zanetik gaur arte kaletan ibildeunik (procesiorik) ezin etzalako oztetzak benetan erakutsi zuan gogua zeukala ibildeunak izateko, ikaragarrizko jentetza izandu zan da.

 

Trinidade Txiki.— Jun zan igandian berriztu zan Trinidade jaia, eta gazte asko ta asko inguruko urietakuak batu ziran emen egun orretan. Dantzaketa besterik ez da izaten eta dantza ugari egiñak dira alajaña.

 

Zarautzera.— Gar aundia dago uri onetan, gaur igandez, «Lizardi» olerkari zanaren oroiz egingo diran jaietara, Zarautz'era juateko. Talde polita bertaratuko da.

 

Izpar beltza.— Jaunak Bereganatu du Oteiza'tar Imanole anderea G.B. Laguntzen diegu atsegabian sendikueri.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala