ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

« Argia, 1935-03-03 | Gizartea - Heriotzak | Argia, 1935-03-17 »
Argia, 1935-03-03

 

Euskel izena.— Kepa Mirena izan ederra ezarri diote Astigarraga'tar Kepa Urkarregi'ko mikeletiak eta bere emazte Odriozola'tar Gixane'k izan duten mendigoizaleari.

Zorionak beroenak guraso zintzo oieri.

—Semetxo bat izan dute Galdos'tar Justo ta Urrutia'tar Bizenta'k.

—Beste alabatxo batekin sendia ugaritu dute Gelatxo-Errota baserrian.

 

Gaxorik.— Elizakuak artuta arkitzen dira Osoro'tar Paula, «Antxuxita azpi»ko andria ta Etxabe'tar Lorentza, «Olazarreta»ko etxekoandria; berdin Urkiri'tar Juana Maria, «Kaskante»ko andre zarra.

Lenbailen osatzia opa diotet.

 

Eriotza.— Goiko Jaunak bere onespena artu ondoren, Bereganatu du Yudego'tar Angel. G.B.

 

Zorionak.— Madrid'en Udal Idazkari izateko egin diran azterketan «esamiñetan» ontzat aukeratu dute Arriola'tar Roke. Poztutzen geza ta artu nere zorionak.

 

Pelota txapelketa.— Juan dan igandian Mutrikuarrak giñuzen pelota txapelketako partidua jokatzen: Txurruka ta Egia Mutrikuarrak, emengo Gastesi ta Sabiñ'en aurka. Mutrikuarrak 13 egin zituzten.

Datorren igandian emenguak Eibartarren aurka jokatuko dute Eibar'ko Aberri Etxia'n.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Inauteri edo karnabalak.— Igaroak dira. Nere ustez len lengo alaitasunik ez dute. ¿Gaur urte osoa ez ote, ba, karnabal? Euzko usairik inguruetan ere ez dute beñepein egun oek. Nola bait jantzi soñeko zela alakoz, eta «mozkorra» nagusi. ¡Aitatzerik ere ez du merezi!

Zerbait pozgarri, igandean gure kaletan taldean atera ziran gazte abeslari, «Los Cocineros», «estudiantina» izan zan. Gazte oek, egoki jantziak, «orkesta» juaz eta abestuaz, Gaxo-etxerako txindia bildu zuten. Guztira 900 bat bai omen zan bildutakoa. Txalo bat gazteok.

 

Austerre Eguna.— Eliz Amak gure bekoki gañean jarri digu auts errea, ezer ez gerala adierazi naian. ¡Gogoan dezagula beti!

 

Mixioak.— Aurten Jauna lagun eta berari eskerrak, mixioak ditugu, igande 17'an asi ta 24'an bukatu. Josu lagundiko Aita'k zuzentzalle.

Mariaren alabaen, Luistar eta gañerantzeko kofradiko Jaun artzeak tarte ortan izango dira, egunak aurrez izentatuaz. Gertu gaitezen danok egun oetarako.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala