ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-01-27

 

Anton deuna.— Elgoibar'ko «patroi» bigarrena degu Anton deuna. Beraz, jai aundiaz ozpatu eta goratu degu. Jaupa nagusia oso ederra ezan zan abestuaz «Pastoralis» iru abotsetan, eta aurrea ibildeuna kalez-kale egiñaz, eresbatza edo banda eta erriko agintariakin ere, bertan fede edo sinismena agertuaz. Itzaldia, aita Galdos'en ordez, Ezeiza'tar Jose Antonio apaizak txit egoki zuzendu zigun.

Eresaldi edo konziertuak jo zituzten jaupa ondoren eresbatz eta txistulariak. Baita ere dantzatu zuten, dantzari-txikiak, txalo ugari entzunaz.

Arrtsaldean, langile [...] diran beartsuen alde, idi neurketa edo «proba» jokatu zuten «Urruzuno» eta «Muxilo»nak. Arek, ordu erdian egin zutena, iltze bi eta erdi eskas, onek ordu laurdenian egin zuten.

Arri jasotzea, izan zan baita ere zortzi arruakoaz, irabazirik lenbizikoa «Irabane» Mendarokoak, altxaturik bost minutuan amasei bidez; bigarren «Argiñ»ek hamalau bidez, eta irugarren «Basueta»k amabi bidez.

Gero erromeria goiko eta bedo enparantzan. Gente-taldea ugari ekarri zuan bultzi edo trenak eta erria bete beterik ikusi genduan. Egualdiak ere lagun zigun eta egun ederra igaro genduan.

 

Naste.— Irurogeita bi urtekin il da «Ipintza»ko aitona Goyan bego.

— Elizakoak arturik arkitzen da Egidazu'tar Tiburzia. Animaren eta gorputzaren ongarri izan ditezaela, opa dogu.

 

«Agiro-mendi»ri.— Kaixo, aspaldikua. ¿Bizi aiz beaz? Baña, larri itxuraz. Mutil zar, betiko gelditzeko beldur aiz ¿e? Ez orrembeste eztutu. Nai badek, «pregoia» joko diak, ia neska zarrik edo... ote dagoan iretzako. Ja... ja... «Aberri» ere mogitxu bear izan dek. ¡Ai zuek, alper jaria! Idazten baño gehiago saiatzen ezpazerate, ni ez ezik zuek ere mutil zar, bearko dezute.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala