ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

| Gizartea - Lana | El Día, 1930-09-28 »
El Día, 1930-09-24

 

Agur.— EL DIA izaparringiaren zuzendariari, egillieri eta irakurlieri.

Aspaldi onetan amaika akullukada eman didate izaparringi eder ontatik, bai «Ixaka»k, «Agurtzane», «Maitxo», «Mirentxu», «Aberri» eta «Txori zale batek», eta orregaitik agintzen dizuet emendik aurrera zerbait neuk ere idatziko dodala. Egin ez arren «azketzi» nire naia baida baña danera ezin eldu.

Bakarrik esango dizutet uri ontako izparrak argitaltzeko naiz euskeraz naiz erderan «Ixaka» onek duala naiko betea. Berak lan egiten duan olan ditu maia, ingi eta idazkortza, obeto esateko aukera guztiak.

Ez ba estutu «Maitxo» onen esanagaitik, ia itoan dabillela ta au zu errukitxutzen ote zeran dabill biok alkarrekin ito edo egingo ote zeraten ba alkarrekin... ez da ba miraritzekua senargai arkitzen daba... eta mutill gazte ederra ala ere, bestela begiratu berari sama eta txilbor aldera jakiña mai ona duba.

 

Batzarra.— Gaur igandez Euzko Langillen Alkartasuna'kuak goizeko amarterdietatik amaiketara izango dute batzarra Izeta'neko aretuan. Guztiei deitzen zaie bertara juateko.

 

AIXERIXA

 

«Txori zale bat»entzat.— Ongi etorri; bai sarrera argia egin dezula gure «Euskal orri» onetan. Eta beaz «Txori zale» ¿eiztari prakaduna, ala antxiñako «amazona» deitzen zitzayen emakume bulartzuen antzekoa edo nire antzeko txori zale «kaxuelan»?

Zerana zerana ongi etorri eta galdera egiña didazun ezkero erantzuna ara: Ostegunean det asmoa «ermuaran» alderrira joateko, Jaunak nai dezala. Baña nola arratsalde erdia izango dan, ez det sebo-kandela edo olio-argi bearrik. Zedorrek etorri bai badezu, azkari egingo degu, «bakallo saltxa pill, pill» txori saltxik ezta izango ta; ondo ederki bai daki Deun Laurentzin dan jatetxeko etxekoandriak «saltsa» jartzen.

«Maitxo» eta «Agurtzane»k laguntzera etorri nai balute, «txokolate» gozua jarriko diegu ur presko ederrarekin. Ermube ondoko iturriak ugari eta aparta dau uda; ba jakingo dezu, lagun, iturri antziñakoa dagoala an, oso antziñakoa nik uste detanez eta iturriak berak dionez, izki eta ikur oek daramaz ba arrian: MDCCCXII (1812).

Orra ba, «Txori zale»; ostegunian ermuaran aldetik nazu, Jaunak nai badu. ¿Iñor billatuko aldet, nik nai dedan arazo ontarako? ¿Bai aldakizu noruntz zuzendu nitekean nire ibillera, alperrikako jun etorririk egin ez dezadan?

 

Elizkizunak.— Irugarren ordenako seme alabak bere aita Franzisko donearen bost zaurien pitzatu omenez, bedetatzi urren oso egoki ta sutsua egin dute Franzisko eta Klara'ren Alaben eleizan.

Larunbatean, 20, Maria'ren Alaba taldeak artezkari Onaindia'tar Zelestino apaiza zutela oso egoki abestu zuten Goikoetxea areslarian ereskiarekin abesti gozoa eta Garitaonandia'ren «Salve» sutsua.

Atzo, irugarren ordenakoak beren jaunartzea egin zuten goizean eta arratsaldean txakokizun oso egokiak, izkintza L. Opakua'tar Estanislaok egiñaz, sutsu eta garboso, eta abestuaz Maria'ren Alaba taldeak aurreko egunean lez. Azkenean berriz txaunezkin ots artean muñ egitera eman zuten deun Franzisko'ren gorpuzkia.

Klararen arreba lekaimeak, ezkarpena agertu diete Maria'ren Alabai norbait gozo jan-edan emanaz.

Ongi merezi ezan dute eta ongi dago egin dutena oekin; baña ¿nola eskertu bear bezela erok, lekaimeak guri goxo goxo igaro egin diguten oldar zeriko ayek? Ni beintzat —eta besteak ere uste det— eleizatxo artako abesti leun eta bigun ayek, ain [...] aingerutarrak aditzean, ludi ontatik, kanpora arkitzea uste nuan. Dena jainkotasuna, anoitasun usai xamurra da, Franzisko benetan maitatuaz bere zuzenkaiak gordetzen [...] etxea eleiza.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala