Juan zan igandian uri onetako Euzko Langillien alkartasunak, eduki zuan urteko batzar nagusia.
Bertako lendakari dan Konde Ormaetxea'tar Masimo'k esan zien garbi-garbi bere belarrietara eldu zitzaiola alkartasun onek langille alde ezuala ezertxo ere egiten, eta gañera diño ari zirala batzen batzuk esaten biltzen zan diruari ezekiela zer egiten zitzaion. «Ara, dio. Irakurtzen ditu edazkariak urteko gora bera guztiak. Eta diño. ¿Ontzat ematen dezute ala ez?» Eta guztiak ao batetik bezela konporme.
Orduban diño gure lendakariak: «Kaletan, ardoetxetan jardun gabe iñork ezertxo esateko baeukan baimena dauka». Baña guztiak ixilik.
Nik diñot gauz onek datozala emengo Unión General'eko bazkide berritxu batzugaitik, eskubiko eskua nun duten ez dakienetatik. ¿Nun egondu dira ba orain arte Union'kuak Deun Kepa (San Pedro) olako langillieri jaramonik egin gabe ainbeste urtian? ¿Nork ekarri ditu ola garrantzi (inportantzi) duan ortara zortzi orduak, eta gañerako orain arteko onbideak bertako langillieri? ¡Barrutik esaten det Euzko Langillien Alkartasunak! Eta gañera aurrera ere ekarriko ditu, Jaun goikoak lagun.
Union Generaleko onek sosolistuak dira. Alperrik esango dute, eurak ez dutela alderdirik, beren alkartasunian bai katoliko eta guzti guztiak sartu litezkela, berak Internazionalak dirala eta langilliak andik duala indarra. Gezurra esaten dute, bene-benetan dira sozialistak bestela begiratu zer diyon esaera zarrak:
«¿Norekin abill? Antzekoa aiz».