Larunbat arratsean Eusko Batzokian umetxoak dute saski-naski erako antzerti bat.
Dena gaztetxoak eginda. Bi itzaldi izlari neskatxo eta mutikoak egin da. Gero berriz olerki eta abestaldia gaztetxoak guztia, bukaeran Eusko Abendaren eta Iñaki, guztiok abestuaz.
Egunean berriz, jaunartzea, Elgoibarko abertzale guztiok, aita, ama, seme alaba au da sendi guztiok. «Ongi zerutik» abestuaz. Eta bukaeran «Iñaki» begiak goruntz, biotza gorago, abots gustiz abestuaz.
Jaupa nagusia ere gurea bezela degu. Eusko izateak, oiturak, jaupa nagusian bildu oi zitun, ardiak artzaiaren ondora. Deun Iñaki'ren eguna eta jaupa goren gorenekua degun eskeroz goizekoa ez ezik au ere entzun bear degu.
Ezpatadantzari, zinta-dantza, eta gañerantzeko erromeria ere izango degu, guztia Iñaki Deunaren goralmenian.
Anai elgoibartarrak. Nik baño obeto dakizue zein izen politak jartzen dizkiguten gure «Jaungoikua eta Lege-zarra» [...] dala ta.
Oieri «gusto» piska bat emateko eta gure [...] erakusteko gogoratu eta bagerala aditzera eman dezagun, ez itzekin bakarrik egintza baizik.
«Jan naikua eta [...] zarra»... Jaungoikua [...] ondoren, atsegin neurrian ibil gaitezen, eusko oiturak dion eran.
Otoi dizugu Deun Iñaki. Zaiñ zazu Jaungoikua. Zaiñ zazu Lege-zarra. Euzkadi zoriontsu izango da Zuk Iñaki zainduta. Alaxe.
Bere arreba, eta gañerantzeko senide guztiei nere samiña azaltzen diet. [...]
IXAKA