Emen [...] nator [...] jo arte egingo da.
EL DIA'ko [...] «pikadore» ta «banderilero» ugari ditut aldamenean «kuadrila» egiñaz, baño oraingo ontan [...] baño «kiebro» «eleganteaguak» egiñaz, plaza'ri bira emango diot.
Agur ba aspaldiko irakurle.
* * *
Eleizkizunak.— Juan dan igandean koldobikatarrak izan zuten ileroko jaunartzia. Gazte sail bikaña urreratu zan aungeruan janaria artzera.
Gaztedi onen buruzagi, Jaka jauna izendatu dute. Zorionak ta gogor lan egin, premia badago eta.
* * *
Or emen.— Lekeitio'n egun batzuk igaro ondoren etxeratu da Arregi'tar Gotzon bere seme ta emazteakin.
— Emen agurtu genuen euskaltzale ta abertzale azkarra dan, Mokoroa'tar Lurdes.
— Aspaldian etxeratuta egon ondoren, kalean ikusi degu Itsasmendi'tar Joxepa.
— Errenderi'tik Kortaberria'tar Agustiñe.
* * *
Donostia'n.— Juan dan ostegunez ezandu giñanok ziaro zoratuta etorri giñan. ¿Nola ez alako jai aberkoia ikusita?...
Zorioneko zaudete Donosti'ko abertzaleak.
* * *
Irun'a.— Emengo abertzalien artean poz aundia dago datorren ilen [...] izango diran jai aberkoietara [...].
Batzokian dagon erreskada gora dijua.
Orregatik uste degu bi berebil juango dirala.
* * *
Kendu.— Mokoroa izenakin ezagutzen dan ziñegotzia kendu ezin du gobernadore jauna.
Sanjurjo arazuaz zerbait esan zuala ta «Sosolistuak» denuntzia sartu zuten.
Datorren iletik aurrera gorakada ederra egingo du Demokrasia ta Libertadia.
* * *
Eskerrak.— «Ixaka» ta «Mirentxu»ri mila esker nerekin gogoratu diralako, batez ere «Mirentxu»ri.
Nere andregai «Margarita»k esan dit zuri esateko «Altzea»n erregalua bakarrik artzen duala ta beste guziai mila esker.
ABERRI