Sabin aldez.— Urtea juan urtea etorri, Sabin'tarrak ugaritzen dijuaz alde guzietan, bada aurtengo jaupa edo mezatan oste aundia izandu zan emen beintzat.
Batzokian ere emakumeak antolauta oso itzaldi sakon ta aberkoia egin zigun G.B.B.'ko lendakari Barrena jaunak.
Abesbatzak lenengo aldiz abestu zituan euzko abesti politak. Zorionak «Ixaka» ta jarrai aurrera.
Au ta bestea.— Gaxo dago Iriondo'tar Eduardo gizon ezaguan.
— Agurtu degu Larreategi'tar Mikel.
— Baita ere Ernandorena Euzko Gaztedi'ko lendakari ezaguna.
«Atarrene»ri.— Ai motel ¿ondo ago burutik ala? ¿«Junta de Depentza» ipintzeko asmua genuen garaian [...] bada Neskazarrak saltzen?
¡A [...] ez [...], bost errialian!
Itxasokua izan balitz tira... baño legorrekua!
Oraintxen gaizki gaituk «Atarrane», bada ni uste osuan nenguan, il da gero bakarrik egingo giñala neskazarren jabe, baño ikusten denez i saltzen jarri aiz ta, bat erosi egin bear.
Iñor baldin badago
ezkontzeko zale,
mutil-zar ori nor dan egin zazu galde:
etzera geldituko
senar-gairik gabe
eta egingo zera
puska onen jabe.
Ekin diote.— Ezpata-dantzari berriak [...] eta erakusten gogor ai dira toki berrian, Andonegi'tar Erromalda, txistulari jatorra dan Ansola'tar Josebakin mutil koxkorran poz ta alaitasunak ez du amairik baño zalaparta ta izkanbilak ere ez.
¡Entzun!.— Elgoibar'ko umetxo guziai nai diegu erakutzi «Kristau Ikasbidea». Orregatik gurasuak datorren astelenetik biali zuen umetxuak kristau ikasbidea ikastera.
Baliteke udaberri aldera [...] eder bat egitea, ta erne!...
«Pilipa»ri.— Ez didazu ezertxo ere ulertu, ¡au pena!
Orain arteko entxufiak ordainduko dituzubela, [...] baño «Ikur»en kalabazarena. «Ikur»en kalabazakin ez dezu dultze asko egingo Pilipa.
Ara «Pilipa» or Oyartzun'en itzaldi bat egitekoak omen dira «zergatik ez dira ezkontzen mutil-zarrak» gaia artuaz Litargi eta «Ira» (zu ere gure [...] aurka «Ira», damutuko zaizu), ta orixe zan guzia.