ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-09-18

 

Bildurraren bildurrez kuxkur kuxkur eginda nator «Euskal Orri» onetara. «Luzear» jaunaren xextuan tokirik badago beintzat an da neria ere, lenagoko ayen ondora.

Baña badakizu: agindua bat eta emana bi.

 

Iya ituan dabillen «Ixaka» gizarajuari.— Iñundik laguntasunik ez daukazula diozu eta egia, gañera; neu ere biotz gogor xamarra nazu, baña ¿neuk baño gogorragua ez ote dauka nire aizpa «Maitxo»k? Baña «Maitxo» egunero ikusten dezu iya ituan dabillela ¿eta eskutik tira ez?

Ni juango banitz beintzat laster aterako nuke. ¿Baña nik tira egitia naiko ote luke gero?

 

Gure galai «Aberri»ri.— Aplakatuko naizala diozu ¿ezta?

Ba jakin zazu ezdaukatala aplakatu bearrik zu bezelako arrua ez naizelako. ¿Gizongaya billatu detala eta orrenbeste «desditxa» beraz? ¿Zer uste dezu ba beti zuri begira egotia?

¡Lenago ere iru urtian berari itxedoten egona naiz gero! Lenengo bi urtiak berari bayezkua atera eziñik eta beste urte betea beure arriotxua preparatu naian. Eta oraiñ ¿zer egin didala uste dozue? Goizetik gabera aua zabalik laga: ni baño ederragua eta aberatzagua biar omen du eta or konpon. ¿Zer derizkiozu, Luzear?

— Semetxo bat geyago badute «Galbuso» baserrian. Zorionak.

— Elizakuak artuta, arkitzen da «Azaola» basarriko larogeitaamabi urteko aitona zarra. Lenbailen osatu.

 

AGURTZANE

 



Bilatu:


elgoibarko udala