ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-03-08

 

Irakurle maiteoi, lerro bi egin bearrean naiz. Eusko langile ikastola nagusia, «Avasc»ek jarri du Bilbao'n eta biyar asteazkenetik asiera ematen dio. Zertatik eta nola eztakit, baño ni aukeratua naiz, ikastola ortarako, eta juan egin bear.

Beaz Euskal Orri ontan azaltzea ez det errez izango ilabete baten eta zuen baimena izango detala uste det, irakurteok. Baña badakit, eta trankil nua, Elgoibar'ko berriak eta abar Euskal Orri ontan izango dirala, «Mirentxu», «Aberri», «Axerixa» eta ditugun ezkeroz. Zuen kontu bada.

— Bilbao aldian EL DIA egunero eskuratuko degu eta zarri, erriko berriak ikusi naiko nituzek, poz pozik irakurteko Elgoibartar bi izango gera ikastola ortan: Epelde'tar Alberta abertzale zintzo ta jatorra eta ni; zer ezanik ez biok izparringia eskuratutakoan gure erriko izparringia izparrai lenbizi begiratuko diogula.

Beaz, «Mirentxu», »Aberri», «Aixerixa»n kontura utzi det lantxo au eta irakurle, barkatu.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala