Agur.— «EL DIA» izparringi gazte eder onen zuzendari, idazle, ta irakurle guztioi; ta azketzi. ¡E...up! «Euskal Orri»ko baratz baitagarri ontako nagusi «Luzear», ta nire erritar maite «Aixerixa», «Agurtzane», «Maitxo», «Ixaka» ta «Aberri»ri ¿utziko aldidazute zeok ari zeraten lantegi polit ontan neretzako toki apurtxo bat...?
Ixilik zaudete ta
nire iritzian,
baletza daukazute
danok biotzian.
Asko poztuko naiz ba
iru aditzian.
¡«Luzear»en naia
aspaldi nekian!
Asko ez banaiz ere
naizen ainbatian,
jarraitu nai nuke nik
al dedan gunztian.
Lan asko daukagu ba
oraingo aldian,
erbiak jorratzeko
garuak mendian.
(«Maitxo»ri)
Maitxo idazlia
¿ze gertatzen zatzu?
«erreuma»kin zeundela
entzun nuen atzo.
¡Etzera oroitutzen
lan onekin asko¡
Itxas egalen baten
[...] dago!