Bere omenez jaia egitia egoki dala uste det ainbeste lan egin dualako. Baña ¿ze lan egin biar da jai ori? Ortxe dago untzia. Nire iritzia esango det.
Abertzaletasunaren aldez egin dan lan guztietan eta era guztietan «Aberri» izanda beti bere sorbaldia ipiñi duana, beste batzuk ere lan askotan lagundu badiote ere. Bera izan zan gau egunian «Euskaltzaleak» Baskunak erri askotan eratzen dituan Euskal eguna'ren sortzalea bezela, bada 1926'garren urtean Laurentzi Donearen Balaran egin zan Euskal egun polit bat Elgoibar'ko gaxtetxoekin eta orain emengo Egun aretan egin zan erara egiten dira Euskal Egun orrek.
Nere iritziz «Aberri»ren biotza geien poztu leikian egitaldia gaztetxoen artean abertzaletasuna eralgitzea izan da, bai egun arretarako egin zituan lanekin, baita igazko Iñaki Donearen egun aurrean emengo Batzokian euki genduan gaztetxoen jaiakin eta baita orain azkeneko il onetan Abertzale Gaztetxo Batza erri ontan berak eraldu dualako ta nik ez jakin arren berak iñork jakin gabe umetxoen aldez egin dituan lanekin.
Iñoiz entzun det zarren burestunik ederrena semiak dirala, ta ni ausartuko nintzake esatera «Aberri»ren burestuna umetxo abertzaliak dirala, bada erri ontako umetxoak euren ipuin guztiak «Aberri», Andonegi ta «Emakume Abertzale Batza»koakin daukate. Ta alan egoki izango litzake jai omenezko ori umetxoekin eraltzia, «Aberri»rentzako goragarriena izango litzake. Entzunda gaude laster nai dala jai bat egitea, «Gaztetxo Batza»ren Askundia ospatzeko, ¿ta ez litzake egoki izango egun orretan Aberri Omenezko Jaia ordurakoxe eratzea?
Emengo gaztetxoen artean itzlari bi badauzkagu «Luzear»ek ere bere Amaletxo ekarriko lukela uste degu, bada berari entzuteko egarri aundia dago gaztetxoen artean eta orretara jai polit bat egingo litzake, ta batez ere zabalkunde apurtxo bat egin ezkero erriko ume guztiak jai orretan izango litzakez ta baita baserrietakoak ere, euren gurasoei aitzen eman ezkero.
«Ixaka», ¿zuk ezin zenezake Umetxo Abesbatza egun orretarako antolatu? Poxpoliñak Andonegik dauzka, ta emakumeen lagutasun apurtxo batekin ia jai egoki bat egiten degun denon artian. Orain zuek dezute itza.
Gaztetxo Zale
* * *
LUZEAR