Egun orrekiñ gogoratuta pozaren pozez nire lumatxua izkirik egin ezinda nabaitzen det. ¿Nola ez? ainbeste ta ainbeste anai arreba berri ezagutu biar bai ditugu egun orretan.
Ta nik baño areta poz aundiagua eukiko du zoritxarrez askok beren amatasuna ukatzen dioten gure ama zartxo euskerak. Naiz ta askok iseka ta parrezka bazabilkite ere egun orretan beintzat benetako irri parrezko arpegia eukiko dezu. Esango dezu zeure artian «Baña nik ezertarako balio ez detala ta iñoren "bistara" edo aurrera azaltzen ere lotsatu egiñ biar nukiala diote euskaldun askok, eta zuek oraiñ neri poz onekiñ zatozkizue?.
Bai, ama, egia diozu. Gaurko zoritxarreko euskaldun askok diote ori; baña ez bildurtu, ama, biziko zera ta euskaldun kazkarrak ere asko daude baña baita onak ere.
Gure euskel idazle batzarreko egunak badakizu zuri urte askorako osasuna zuzenduko dizula, onelako egunak zuretzako egun onuragarriak diralako. Eta "Larreko" idazle bulartsuak dion bezela urteero urteero egingo bagendu, orduan bai pozik biziko ziñakela. Salatu gaitezen ba urteero edo aldan geien onelako jaiak ipintzen, geuk maite degunok zerbait egiten ezpadegu, bestiak gutxiago egingo dute ta.