ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-07-29

 

Aspaldi onetan ainbat aldiz gora ta bera ibili degun idazle batzarra ta «Aberri»ren omenaldia urian ditugu oraintxe. Urrerago ta zalaparta aundiagoarekiñ gañera.

Poztu guziok, geu ere alaxe gaude urrerago ta pozago, elkar ezagutzeko ta artzen ditugun asmoai gogor jarraitzeko.

Datorren igande onetan idazle euskotar asko biduko geralakuan gera. Alde guztietatik idazle taldeak datozen berri ona geurekin degulako. Irura eman dutenak. Aspaldi onetan batu eztan bezelako idazle mordua batuko gera igandian J.L., baña... oraiñ ere bañoka naiz... alegia baditugu oraindik idazle pixkor batzuek jaramonik egiñ ez digutenak eta idazle auek gure batzar onetan oso bearreko zaizkigu, langile aundiak diralako. ¿Nun zerate ba zuek aizpatxo kutunak, aspaldian aiñ idazki mamitsuak egiñ dituzuten idazleme «Arkaitz-Arte», «Baso-lore», «Intza», «Aran-eza», «Inaxi», «Yolanda» ta abar? ¿Ez aldezute igandeko anai artera etortzeko asmorik? Ez nire dei txiro, eta «Aberri»ren omenagatik, baño ez det uste gure izkuntza oni egiten diogun omenaldi onetara etorri gabe gelditzeko añeko biotz gogorrik zuen argian izango danik, ez biar beintzat. Egunero izparringieri begira nago noiz baño noiz zuen idazkietan bazatoztela irakurtzeko ote dedan, baña oraintxe itxaropena galdu detanian izki trakets auek egitera biartu naiz. Ia ba danok etortzen zeraten, obeto ezindako eran daukazute goizeko beribila ta animo.

 

«Zorospe»ri.— ¿Platerrak garbitzera? ez maite. ¿Onoko aspaldi baten gogoratzen altzera ostidada arekin? Ba arentxen onduan bazkaldu biar dezu igandian. ¿Ulertzen?

 

Emen agurtu ditugu.— Amasa'ko E.A.B.'ko Lendakaria, eta bere senar Darras'tar Karla beren ilobatxo Igonetxu'rekin. Oso atsegin izan zitzaidan zeuek ezagutzia, ta nai dezuen arte berriz ere.

 

Andoain'go «Patxi»ri.— Zu ezagutzeko aiñ gogo bizia neukan ta oso tamalez irakurri nuan zure eziñ etorria. Beste baten biarko orduan. Ta jarraitu oraiñ arte bezelaxe beti gogo Aberri aldez.

 

* * *

 

Igandean onutz etortzeko asmuan eraten idazle anai eta aizpatxo guztioi ongi-etorri aitekor bat EL DIA'ko euskal orri onen bitartez.

Agur ba guztioi, ta biar arte.

 

MIRENTXU

 

«Yolanda» ta «Arantxa» juatekoak dituzula uste det. ¿Nola ez? «Itziartxo»rena ere artuko zenun onezkero, baña baezpada ere adierazten dizut. Berdin Zubimendi'tar Joseba'rena. ¿Eun bildu baietz?.— L.

 



Bilatu:


elgoibarko udala