Egun ederra.— Benetan. Igesi dan igandea, egun ederra izan degu euskal idazleentzat. Eta pozik naiz gaur egun ortako nire lantxoak zuzen ezan diralako. Zalantza, kezka bizian nintzan goiz goiz jaiki, baña trankil, bare ogeraru: «Aberri»ren omenaldia benetakoa izan bai zan; euskal idazle batzarra gaiñ gañekoa. Nere poza.
«Mirentxu» ta «Maitxo»k sukalde baztarrean, egun au asmatu zutenean, ziur nago, orrelako garrantzi dun eguna asmatu etzutela: Omenalditxo bat egin eta anai arreba idazleak alkar besarkatzea zan eren asmoa. Baña asmo au aundi aundi eginda azaldu da, eta erok uste ez bezelako eguna azaldu zaie igandean.
¿Nork esan. «Mirentxu» ta «Maitxo», orrelakoa azaldu bear zuanik, zuen sukalde baztarreko asmoa? Poztu zaitezte; zuek zeretela ta etzeratela euskal idasle anaitasunian «Aberri»ri omenaldia eta egun eder bat igaro ditugu. Eta nik, gogoz eta bero bero txalotzen zaituztet asmo ori sortu zendutelako, egun eder onen sustraia zuek izanik, anaitasun bizian igarotzea izan degulako, ¡Zorionak, beaz, arrebak!
Egun eder ontan, zertxobait gure aldetik jarri bearra izan genduan, zertako jun etorrien eratzale bezela, nere ezku argal eta txiroa jarri bai zuten. Eta idazle batzordearen izenean baimen eta gañerontzekoak ezkatu ditut. Beaz, gauzak egiñ ondoren, guztio eskerrak ematera beartua nago. Eskerrik asko bada, ta bero beroak Eusko Batzokiko Batzorde, U.B.B. eta Emakume Abertzale Batza'ri, gure deia entzun eta «Aberri»ren omenaldian batu eta oroigarri polita eskiñi diozutelako. Baña beroagoa al bada, zuei, Gaztetxo Batzakuoi, neska ta mutikuoi, gure deiari erantzun gaiñ gañekoa eman diozutelako, jakiñik «Aberri»k umetxo poxpolintxuekin dituala bere kutunak. Eskerrak guztioi.
Berezi bereziak oez gaiñera, Eusko Batzoki'ko Lendakari jaunari, zalantzik txikienik gabe, Batzokiko areto ederra, Euskal idazle Batzarrerako, zabal zabal gure eskuan jarri zualako.
Eta azkenik, idazle anai arreba guztioi eta gañerantzeko abertzaleoi «Aberri»ren omenaldira leku artu zenduten guztioi, eskerrak, gure deiari eman diozuten erantzunagatik.