¿Nora begira?.— Asteartea EL DIA eskuratuaz batean, Euskal Orriari begiratu nion, eta atzeraza egin nuan ¡Nere idazkia bertan! ¿Noizkua? Eta or. Asteazkenean amabost bidali nuana, bertan «Aberri»ren omenaldiko egitaraua. Bat-batean esatea etorri zitzaidan. ¿Zer ganora-gabekeria da au? ¿Nora begira dabiltza, Luzear eta «konpañia»? Eta nik bezela, beste irakurle batzuk horrela [...] egin zidaten.
Egiaz, lotsagarria da orrelako [...] berandukoak, ganoragabe zer danik gabe, egunak igaro ondoren azaltzea. Lotsagarria, bai izperkari edo idazlearentzat, baña batez ere izparringiaren izenarentzat. Bertatik ulertu [...] ajola gutxi zaiela izparringi-egiliei ta itxuraz azaldu edo ez. Eta bide orretatik, izen txarrera doa izparringia.
Arren, bada, begiratu noiz eta nola azaltzen diran idatziak. Guztion zuzenbiderako baida. Neri asteartean ura ikustean izparringiaren izena gogoratu zitzaidan eta esan nuan: au eztek «el dia»-«egunekua», amabost egunekua baizik! Horrela jarraitzen badik, arreta gehiago gabe, berak artuta duan izen ona galduko dik. Eta lotza arpegira zitzaidan.
«Luzear», zure errua ez dala ulertzen det, baña esku gogorrez astintzen ez padituzu autsak gure «Euskal orri» au itxuragabekoa izango da. Beaz, zugan degu idazleok itxaropena.
Oarra.— «Ixaka», «Luzear» len esandakoan dago. Eztuala, alegia zuk asteazkenean amabost bialdu ta lengo asteartean azaldutakorik argitaratu baño lenago ikusi.