ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-10-13

 

Osakuntza.— Arrilaga'tar Iñaki Mirena sendagiliak Eibar'ko ebaiketa etxian, osakuntza bat egin dio Batiz'tar Joseba Iñaki apaisari. Ongi arkitzen dala diote. Pozten gera.

 

Koldobikatarrak.— Datorren [...] urira jungo dira emendik an izango dan batzarrera [...]. Ongi ibili.

 

Agindu bat.— Gure endore (alkate) jaunak agindu au eman du, datorren ilbeltzerako kentzeko kale inguruetako txarri, bei, eta ikuluak. Agindu au betetzen ez duanak zigortua izango omen da.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Muguruza'tar Joseba, «Etxeberri Zabal» basetxeko jauna.

 

«Burdi bide»ri.— Astelenian [...] bat egin diat ik bialdutako [...] andaluze gorriak janda. «Mirentxu»ren ostatuan. Eskerrik asko eta laister bialdu barriro ere. «Ixaka» ta «Aberri» naikua egin gabe gelditu omen zituan bestiak triponero famak baña erderazko esaera «a todo hay quien gane».

 

Ezkontza.— Atzo ostegunez Itziar'ko Ama Miren Neskutzaren oñetan ezkondu dira, Iribarren'dar [...] zaldun gaztia Etxeberria'tar Miren Emakume Abertzale Batza'kua. Zorionak, eta luzaroko izan dedila uztarri berri ori.

 

Jaiotzak.— Alabatxo bat gehiagokin geitu zaiote sendia, Aizpiri'tar Joseba, Ernani'ko Banco Guipuzkoano'ko zuzendariari eta bere emazte Mugertza'tar Emetere'ri.

— Baita ere aurtxo bat izan dute, Urresti'tar Pantseska'k eta bere emazte San Martin'dar Jone'k. Zorionak guraso bieri.

 

Eskerrak.— Zuri Luzear, «Argia»ko Teletxea, Lauaxeta, Azko, Atxondo eta gogoratzen ezaitan guztieri, zorionak bialdu dizkidatzuelako nere alaba Garbiñe'ren jaiotzagatik.

 

Dabiltzanak.— Ezkon ibiliak eginda etxeratu dira Etxeberria'tar Polentino abertzalia, bere emazte Zubiaurre'tar Elbire'kin.

— Azkoiti'tik etorri dira egun batzuk igaro ondoren, Alberdi'tar Jenobebe eta bere anaia Iñaki E.A.B.'kua eta Gaztetxuetakua.

Usurbil'dik etorrita emen estutu giñen bostekua Astiazaran'dar Andoni «Xapi» eusko idazliaren anaiari.

— Emen izandu degu, Onaindia'tar Alberta «Egi zale» kanonigua.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala