Miren Karmele maite orri agur: Azaldu zera nekez bada ere, baña etzera nola naiko idazlia azaldu, ¡ez orixe! Ba-nekian bai txistadatxu bat naikua zendubana ziñaten lo zorro ortatik esnatzeko. Ez nuen uste orraitio nere dei arlotiari orrenbeste jaramon egingo ziniozunik. Baña ondo ikusi det nik merezi baño obeto erantzun dirazula, eta ori asko eztala, eskerrak zure konbitagaitik, eta egitaraua zintzo bidaldu didazulako.
Tamalez baña zuben jai aundi orretako itzaldi aberkoyak entzutera ezin juan ixango naizela esan biarrian nazu; tamalez kiot, alaxe dalako, baña beste aldera begiratuta poztu ere egiten naz, egiten dezuten jayokaz Ama-Euzkadi'rentzat onurakorrak diran gauza ederrak egiten dituzutela ikusten dedalako.
Ia, ba, Miren Karmele, sayatu gaitezen al degun gusia egiten gixonak azkatu ezin dute kate zai ori guk azkatzen degun ikusteko. Au irakurtian ba-liteke gixontxoren batek esatia: emakumen gauzaka ba'gabiltza ezkaude gaizki.
Baña gixontxo, jakin ezazu, umiak euren amagana bezela gu ere Aberriaguntz egitera biartuak gaudela, gixa-semiak bezela emakumak ere.
Gure Aberriya Euzkadi da, (..), eta Arana-Goiri'tar Sabin'ak irakatsi zigun bezela. Aberriyau, Jaun-Goikua'rentzat nai degu.
Agur, ba, Miren Karmele, ea ondo igaro dezazutela jai [...] ori, batez ere zubek E.A.B.'ko emakumok, eta or batuko zeraten izlari ta enparauko entzule gusiok.