ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-12-01

 

Arana Goiri'tar Sabin'en gogo aldez.— Juan dan asteazkenian XXVIII'garrena sana gure Irakasle Arana Goiri'tar Sabin ill sanetik eta goizeko sazpiretan jaupa izan gendun txadon nagusian.

Gabean Euzko-Batzokian dana beteta zegola itz egin zuten Epelde'tar Alberta eta Aberri'k oso egoki egon ziran biyak.

 

Eriotza.— Jaunaren besoetan ill zan ostiralean Lauzirika'tar Balendin 43 urte zituala eta beran obiratzea egin larunbate goizian oso uste aundiakin.

Atsekabean laguntzen diegu beran emazte, seme-alaba eta gañeruzko gustieri.

 

Aberri mutil zarrari gertatu zagona.— Juan dan astean bazkaltzera zijuala gure lagun «Aberri» topo egin zuan nezkatxa lirain batekin oso dotoria zan eta biyak bazkaldu zuten elkarrekin eta bazkaldu zutenian Euzko-Batzokira akeita artzeko asmoakin andra batek deitu ziyon.

«Zu "Aberri" noiz etorri biar dezu tximiniya garbitzera.»

Ura zan naigabea artu zuana «Aberri»k neskatzak jakin zubelako beran «ofizioa» tximini garbitzallia zala.

 

ATXOLIN

 



Bilatu:


elgoibarko udala