EUZKADI izparringian idatzi nai nuke, zuzendari jaunaren baimenakin. Aspaldi ontan beti egon naiz zerbait idazteko baña ezin iñolaz ausartu izan naiz, baña gaur nere lotsa guziak alde batera utzi ondoren emen natorkizube, «Lauaxeta»k tokirik lagaten ba dit.
Norbaitek esango du Elgoibar'en lenago ere idazle asko dirala. «Antxolin», «Aixerixa», «Ekaitza», «Aberri» eta aspaldion mutututa dagoan «Garbiñe». Guziak ixilik ba daude ere nik idatziko det, ba.
Tamalgarria.— Tamalgarria benetan da erri ontan gertatzen zaiguna gure izkuntza bide dala batez-ere emakumien artian. Zoritxarrez ezurretaraño sartua daukate erdel-zaletasuna, baña euzkel-orratzak ipintzea etxakoe aiztuko. Buruan kapela ta oñetan abarkak ere eramango liraskie dirudit moda ba'litz. Orratzak ongi daude baña euzkeraz mintza biar degu.
Guzurra dirudi au baño aitasun geyago ez daukatela gure izkuntza onegatik. [...] egin biar luteke Elgoibar'ko emakumiak, askok beintzat euzkera geyago ez dakitelako.
Euzkera dakiten emakumiak eta euzkerarik ez dute egiten. Lotsagarria auxe degu ta olako abertzaliakin laister galduko degu aberria.
Bazkidetuta diran askok lerro bat ez dute irakurtzen euzkeraz, itz bi ez dituzte egiten. «El Dia», EUZKADI eta beste asteroko asko ditugu geure izkuntza maitea ikasteko, baña alperkeria maiteago dute. Uleak ondo orraztu ta paseaten ibilteko ederrak direde ba.
Emakumeak euzkeraren alde lanik geyen egin biar luteke, baña zoritxarrez ezer eztegu egin nai. Urrengoan geyago esan [...]
Itzaldia.— Erri ontako emakumien batzak itzaldi andia gertau digute gaur arratsalderako. Andueza pelota-tokian [...] izango degu. Izlari trebeak eukiko ditugu. Basaldua jauna, Zubia'tar Aintzane eta Goenaga'tar Pie. Albo errietako guziak eskatzen diegu etorri ditazala igandian geure erri ontara. Lauretan itzaldi onek izango dira.
MENDIGOIZALE BAT
Uarra.— I adizkide, erri ortan dauden idazle guzijai muturreko baña eman, alperrak diralako. Eta ik idatzi sarri-sarri.— L.