ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-12-13

 

Oporraldi ondoren emen dezute «Maitxo» zerbait esan nairik, eta asketzi irakurle «zeraren» billa izan naiz opor aldi ortan ta ez det arkitu, ¡au dek komerie!

 

Sortzez garbiaren bederatziurrena.— Bizitzia [...] gauza guzieri esan genezake eltzen zaiela bere garaia ta amaia, Sortzez Garbiaren bederatziurrenari auxe bera gertatu zaio.

Ainbat ospetasun aundirekin egiteko, jakin dedanez amabost egun aurretik abesti berriak ikasten jardun dira Maria'ren alabak, ta baita agertu ere gauza orretan eztirala makalak. Asi lenengo egunian eta azkeneraño beti abesti berri ta ederrak abestu diuzte. Perosi'ren abotx biko «Ave Maria» ta abots bateko «Tota Pulchra», Prantziskotarren «Tota Pulchra», Arriaga'ren «Ave Maria» ta azkeneko iru egunetan Revanello'ren bost abotxetako «Tota Pulchra» bakarrian Maria'ren alabak betik abestuaz. Abesti aurrena izan da guztiei gustatu zitzaiena, bai gizonen abesteko azkatasunagatik eta baita ere neskatxen gusto ta abots aingeruzkoagatik. Ezin genezake gehiago eskatu gure aizpa maiteeri.

Sortzez Garbiaren egunian ikusgarrizko jaunartzea izandu zan, bedetatziurreundik gora urbildu giñan egun ortan Mai donera guztira.

Arratsaldian ere notintza aundia bildu giñan geure Amaren Sortze Garbia ospatzera: irureundik gora giñan Maria'ren alabak. Guztiz eleizkizun ederra izan zan, bukatuaz ibil deun eder batekin.

Eskerrak elizkizun oien eratzalle izan diran Apaiz-buru eta Zuzendariei, Aita Arraioz buruñurdunari (kaputxinoari) egin dizkiguzen itzaldi garbi ta onurakorregatik, ta emengo Mariaren alaben buru dan Arriola'tar Petra'ri aiñ ederki apaindua iduki dualako Ama Maria'ren aldare ederra. Baña zeiñ txukun eta egoki, ia egun guztietan tankera berezian. Bai ederki zegoala Ama Maria'ren irudi zoragarri ura: zerura begira bere irriparrezko arpegi zoragarriarekin, argiz eta lorez inguraturik. Berari begira jarrita gure aizpatxo abeslariak abesten asten ziranean zeruan ote geunden iduritzen zitzaigun. Eskerrak bada zuei-ere ainbeste lan egin dezutelako, elizkizunak edertzen dituzten abesti oiek ikasi eta abesten saiatu zeratelako. Jarraitu aurrera ere.

 

Baratza txukuntzen.— Lengo egun baten ari nintzan nere baratzatxuan loreen arteko belar txarrak atera ta loretegia pixka bat txukuntzen. Nere pozik aundiena au izaten da, loretegiari ikustalditxo bat egiñaz lore garbi batzuk biltzea, Zeruko Ama Maria'rentzat.

Bañan egun ortan itun (triste) nengoen, loretxuai begira, ikusiaz aulduaz zijuaztela egunetik egunera Zeruko Ama'rentzat lore politak ematen zituzten landaretxu aiek. ¿Zerk zimeldu ote ditu baka? Gaueko otzaren otzak; ¡ai! albaldin banu gordeko nituke nere gelatxuan landaretxu guztiak beste maite aien ondoan.

Ortan oldozten nengoala ikusi nuen txori sail bat uda ta negu ozto ederrez jantzirik egoten dan zuaitz eder batera eztu eztu izkutatzen. ¿Zerk bildurtu ote ditu? Begiratzen det alde guztietara, ta nun ikusten dedan goi-goian Arranua edo Zapelaitzaren antzeko bat jira ta bira aize ederrarekin batian. ¡Zaindu bear det bada nun jeisten dan txoritxu maite gaixoen etzai maltzur ori! Ta begira-begira nengola jeixten da lurrera ta ez nigandik urruti da... ¿zer uste dezute zala nik ta txori gaxoak etsaitzat artu genuen ura? ¡Donosti'n ateratzen dan eguneroko baten zati bat! Erri aundietara ez-ezik mendi altuetako baserri bakan zoriontsuetara ere eltzen dan EL DIA'ren Euskal Orria'ren puska bat. Orra, Zapelaitza Euskal Orri biurtu.

¿Gaurkua ote da? Ez, gaur amabostekua, lengo ilaren 26'kua, nik izparringia artu ez nuen egun artakua. Ta antxe zekarren Elgoibar'ko idazki polit bat Ermuaran ostearen gañean idatzita. Ez nuen ondo ulertu, euriak maiztua eta aizeak urratua bai zegoen orritxo maite ura.

«¿Nortzuk Zeruko Amari era ontan maitetasuna agertzen diotenak?» Galde egiten zenuan Arrateko Amaren [...] arrek zeuzkan loretxu aiek ikusita. Neronek ere galdera ori egin izan det beiñ baño geiagotan, bañan eztet iñoiz ere jakin. ¿Ikusi al zenun Arrate bezperan zelan apaindua egon zan Zeruko Amaren irudi ura? Egun artan banijuan goiztar gogo-eginkizunetara, ta urrutitik oroitu nitzan irudiaren aurrean argi pixtuak zeudela; ta jendea atzera aurrera zebillen bera ikusten. Neronek ere ikusi bear det ba esanaz urreratu nitzan, aldare polit bat egiñik zegon, argiak pixtuta lore ontzi bi lore politekin, gurutze bat oñetan oial zapiaren gañean, burestun zillar kolorezko bat buruan da ikurriñ txuri urdin bat aldamenean. Egun artan etzan beste gauzik entzuten: ¿Nork apaindu ote du irudi ori? ¿Zein ote da Arrate'ko Amari jaiera on ori diona?

 

Etzuen iñork jakin

aurra nor zanikan,

Zeruko amak daki

bakar-bakarrikan.

¡Ordainduko du ondo

bere tronutikan!

 

MAITXO

 



Bilatu:


elgoibarko udala