Egitaraua.— Larunbat gabian, 8 ta erditan, erriko ta Errenderi'ko txistulariak kale-jira egingo dute. Ondoren E. Batzokia'n itzaldia Basaldua'tar Kepa'k.
 IGANDEAN.— Goizeko 7'tan jaupa ta Jaunartzea Kalare Deunaren Lekaimetxean.
 11'tan: Jaupa nagusia txadon nagusian. Sermoya Oar-Arteta'tar Joseba Andoni Markina'ko apaiz jaunak. Goikoetxea'rena abestuko dute Batzoki'ko abeslariak. Jaupa ondoren E.A.B.-ko ikurriñaren onespena.
 12 ta erditan: Bertako ezpatadantzari eta Gorularien dantza aldia.
 1'ean : Oturuntza.
 Arratsaldeko 4'tan itzaldi aberkoyak. Izlari:
 Urtzelai'tar Julite andereñoa.
 Montzon'dar Telespor, G.B.B.ko Lendakaria.
 Iruxo'tar Imanol.
 Ernandorena'tar Todor eta
 Agirre'tar Joseba Andoni.
 Badakizu ba irakurle: zalantzarik gabe, nora etorri biar dezun egun eder bat igaro nai badezu. Zure zai gauzkatzu, Elgoibar'ko abertzale guztiak. Etorri ba danok besuak zabalik artuko zaituztegu-ta.
  
  
  
 MIRENTXU