BATZOKIKO BATZORDEKO BAT
_____
Aspaldian ainbat aldiz aitatu degun eguna iritxi zaigu. Idazle anai eta aizpatxuak erruz datoz alde guztietatik. Kaxoka, eta zer diozute ba, galdezka asi gera danori bostekuak estutuaz. ¡Zer poza! Itzegiten ere ezin asmatu... ¿Zerk egiten ote digu? ¿Zerk ematen ote digu pox au? Maitasunak, irakurle, matetasunak: eta maitasuna badakizu zerk ematen digun? Geure biotzetan nabaitzen degun eusko abertzaletasunak.
Pozik beñere euki badet gaur nerekin det beintzat. ¿Nola ez nere asmo kaxkar oni aiñ kementsu erantzun diozutela ikusita? Gaur pozik eduki ezenian arria beziñ biotz gogorrekua izan biar nuke, eta ni bezela Elgoibarko idazle danak ere ala dauzkatzute «Aberri» lenengo dala.
Egun gogoangarria izango degu gaurko egun au, onenbeste euskal idazle batuko gera, eta danok gertu gaude ezertarako balio ez duan izkuntzaren alde lan egiteko. ¡Ez alda une ontan iñor «deskuidatuko» «el euskera no sirve para nada» ta onelako astakeriak esaten, bestela erruki det eta! Amaika olako kirtenkeri esaten dizute ama maite orri, baña ez bildurrik izan, orrenbeste euskal idazle zure magaltxoan biltzen geran bitartian ez dezu zergatik bildurtu ta. Zu izango zera danon garaille.
¿Ama ilko zera
motzen azpian
ilko zera zeu
betiko?
¡Itxaron. Ama:
darion biot
neure odol au
lenago!
Jarraitu dezagun ba gogor gaur artzen ditugun asmo auek aurrera eramanaz, eta ia gaurko gure batzartxo onek igali onak zabaltzen dituan. Saiatu gaitezen bakoitzak bere aldetik alegiña egiñaz, eta ez daukagu iñoren bildurrik onela egiten badegu.
Entzun, ba, idazliak: igandian danok Elgoibar'a, ez nere deiagatik euskera aldez ainbeste lan egin digun «Aberri»-gatik, eta danen gañetik gure ama Euskeragatik. Ongi etorri ba guztiok eta ondo artzen ezpazaituztegu azketsi. Ez nua iñoren izenik izentatzera. Danok etortzeko esanarekin egiña daukat. Idazle askok aditzera eman dirate etorriko dirala. Irurogei baten izenak nerekin ditut: baña baditugu batzuek, eta auen artian, batzar onetan emen izan biar giñukezen andereño biar biarreko «Olatx», «Ira», «Inazi», «Arantxa», «Yolanda» ta «Mirentxu». Ez nijoala iñor izentatzera baña... irten dit, ba. Emakumia izan noski eta eziñ ixillik euki.. Eta gure aizpatxo kutuna dan «Pillipa» Oiartzun'go euskel-idazle argiagatik ez dakit zer esan lerrotxo auek idazten ari naizen une onetan. Euzkadi'ri agur egin da Madrid'ko lekaimetxe batean lekaime sartu zaigu. Igandian artu nuan bere idazki maitekorra esanaz bere Aberria utzita España'runtz zijuala, beste Aberri'rako gertatzera. Agur, ba, «Pillipa» eta zeure otoitz aldietan ez aztu emen utzi gaituzun aizpa eta anaiaz eta batez ere eskatu Goiko-Jaun altsuari Euzkadi'ren azkatasuna lenbailen iritxi dezagun ta ondo ondo bizi. Neu ere ez naiz zutzaz iñoiz aztuko.
Igandera arte ba guztiori eta ongi etorri gure artera.
MIRENTXU
_____
XAPI