ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-08-06

 

Elgoibar'ko idazleak zorionik aundienian gaude, Euzkadi guztiko idazleak ain sutsu eta gogor etorri zeratelako. Nere aldetik eskerrik beroenak dijozkizue.

¡Arraioa! ¿Nork uste izango zuan Elgoibar'en ainbeste idazle euskotar bilduko ziranik? Danok geunden ordea beartuak gure «Aberri» maitia euskal idazle zarrenetako bat dalako eta gañera gure idazle «Mirentxu», «Maitxo» eta «Ixaka»-ren deadarra izan dalako eta garen deadarra izan dalako eta «Xapi»-k lenbiziko zirikada bialdu zualako.

100 idazle igandean bildu giñan Elgoibar'en. ¿eta nork sinistuko zuan an ikusi gabe? Ez «Ixakak», ez «Mirentxu»-k, eta «Xapik» gutxiago. Egun ederra igaro genduan, bañan ederrena izandu zan gure «Mirentxu»-k eman zigun tripakadia.

 

XAPI

 



Bilatu:


elgoibarko udala