Elgoibar'tar euskel idazleak lo gaudela esan du onuzkero norbaitek, arrazoia ere eztu paltako-ta. Neu alperra eta beste guztiak alperraguak. Badirudi zuek ere «huelga» edo «ley de vagos» daukazutela, «Xapi» ere arro asi zitzaigun, baña au ere gure antzekua. Tira-tira jarraitu idazten beti ixipu zarrari begira ezon gabe. Datorren astian zuretzako da txanda.
Elgoibartar abertzalieri eupada bat egiñ biarrian gera oraiñ ere, ta batez ere basarritarreri. Datorren igandian sekulako jai bikaiñ bat eratu digute Azkoiti'ko anai abertzaliak Madarixa menditxuan, eta zuek, basarritarrok, alegindu biar dezute jai aldi ontara juaten zuentzako garrantzi aundiko jaia dezute nola jokatu biar dezuten zeuen artu eman ta gora-bera guztietan; nekazarien alde ainbeste lan onurakor egin duen langille zintzo auek izango dituzue izlari: Goñi jaunak, Larrañaga'tar on Poli jauna eta Urtzelari andereñua eta baleike besten bat ere izatia. Ondo dakizute guztiok basarritarren aldez lan ta lan ari dirala gizon auek, naiz ta buru gogor batzuek, ezetz esan. Elgoibar'ko basarritarrak, datorren igandian guztiok Madarixa'ra. Ez da asko esatia, «oriek gure aurka dabiltza», «beren alderako badakite nola itzegin», ta onelako gixajo usañeri laga ta juan ta an ikusiko dezute zuen alde ala beren alde dabiltzan. Ia ba basarritarrok, esnatu orain da garaia ta.
Aste ontako ARGIA'n ikusiko dezute jai onen egitaraua Azkoiti'ko idazliak azalduko dizute-ta. Ez ba iñor gelditu igandian Madarixa'ra juan gabe.