Eusko langilliak.— Igesi dan asteko ostegunian urteko batzar nagusia egin zuten uri onetako Eusko langilliak. Urteko gora berak ontzat artu ondoren Batzar-Artezkaria aurrerako berritu zan ta onela gelditu da:
Lendakari, Uriguen'dar Luki.
Bigarren, Epelde'tar Sebasten.
Idazkari, Azpiazu'tar Ixaka.
Diruzai, Andonegi'tar Erromalda.
Batzarkide lagunak: Mugertza'tar Pillipa eta eskopeta-ginak aututako bat izango dira.
Ustez mutill bapuak autu ditugulakuan nago. Eusko-Langille arazoan ongi ulertzen dutenak beintzat, eta gogor egin Eusko-Langille alde.
Pelota txapelketa.— Gaur igandez irugarren jirako Bergara erkiko pelota txapelketa izango da. Gure pelotariak Deba'n jokatuko dute debatarren aurka.
Ia bada mutillak, zein ateratzen zeraten txapeldun, jo gogor gaur pelota.
Izpar beltza.— Jaunaren besoetan il zan larunbat gaubian 66 zitula Sanchez Atxotegi'tar Miren andere on ona. G.B.
Bere obiraltzean ozte ugaria izandu zan.
Laguntzen diegu atsekabian sendi guztiari, batez ere bere alaba tamaltsu Josebe, eta Lola'ri.
Jaiotzak.— Alabatxo bat izan dute, Juaristi'tar Xabier eta bere emazte San Martin'dar Martine'k.
Antzerkiak.— Oso ongi ta txalutuak izan ziran igandian gure Batzoki'ko antzezlariak ain ederki azaldu zutelako «Bixente» Pepe Artola'ren antzerkia. Nerea ere artu.
Baita ere merezi du nere beste txalo bero bat «Ixaka»-k ain ederki arteztu ditualako poxpoliñak. Jarrai bada «Ixaka».
—Datorren igandian, 25'an, gure antzezlariak berebiziko ikertaldia eman nai die Altzola'ko gure anai arrebari, benetan merezi dutelako. Eta antzeztuko dituzte «Bixente» eta erdera motrolloko «Tercero sin principal».
Altzola'tarrak, guztiok, gaur igandez, elgoibartarrak txalotzera.
AIXERIXA
_____
Juan dan astian egin zuten Eusko Langilleak beren batzarra, batzorde berria ipiñiaz. Aurrerako batzordea onela gelditu zan: Lendakari, Uriguen'dar Luki; lendakari orde; Epelde'tar Sebastian; idazkari, Azpiazu'tar Ixaka «Ixaka»; Diru-zai, Andonegi'tar Erromalda.
Datorren igandian Donostia'n egingo dan E.L. batzar nagusira Uriguen'dar Luki, orain ipiñi duten Lendakaria eta lenago egon dan Armendia'tar Gillelma juango dira.
Izpar beltza.— Elizakuak artu ondoren Goiko Jaunak Bereganatu du Sanchez'tar Maria, Bidaurreta'ren alarguna G.B.
Laguntzen diet naigabean bere alaba Josefa eta Lola'ri.
Gaxorik.— Elizakuak artuta arkitzen dira Lauzirika'tar Jose, «Barrena» eta Isasi'tar Katalina, «Soneta» basarrikua. Lenbailen osatzia opa dizuet biori.
Jayotza.— Alabatxo batekin beren sendia ugaritu zaiote Juaristi'tar Jabier eta San Martin'dar Martina'ri. Zorionak.
Antzerkia.— Datorren igandian gure antzezlariak Altzola'ra dijuaz ango anai-arrebari arratsalde alai bat igaroeraztera.
«Bixente» eta «Tercero sin principal» antzeztuko dituzte.
Ea, «Mendi zale», argi ibili mutil gazte politak juango dirata. Eta danak andregaia falta dutenak gañera.
Zubieta'ko «Edurne»-ri.— Kaxo lagun zarra, bizi zera?
Badirudi ARGIA-kin ziaro aztuta zaudela. Joxe Migel'ek zer bazkari egin zuen asmatzen egongo ziñan, e? Aurtengo saria zuretzako izango dala ziur nago. Alaxe.
Bergara'ko «Iñaxi»-ri.— Berandutxo bada ere artu nere zorionik beroenak Aberri aldez egin dezuen lan onurakorragatik egin dizuen gorasarreagatik. Berdin zure lagunak ere.
MIRENTXU