ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-02-03

 

Ez lenengoan baño, eguna etorri zitzaigun, bai. Bixiguakin amets ere egiten genduan eta orra nun igandean Mutriku alderatu giñan. Nere nagusi «Berengger» «Agiro-mendi»rekin bat egiñik Txurruka'ren errira juan nitzan; an «itxas Aurre»ri bixigua miestera. ¡Goxua zeguan, bai noski! Gero «Noiz bait» ere agurtu genduan, ta «Lorentxu»... au bai [...] iges egiña; beaz, da «loretxu».

Eskerrak «Itxas-aurre»; «buelta» arte.

Aspaldi ontan gogor agiri da gure Elgoibar, Euskal Orri ontan.

Astero «Aixerixa»k agertzen du muturra eta jator; jarrai.

«Maitxo» ere zintzotzen asi ote dan nago, «Luzear», sarri azaltzen da beintzat. Oni ez det jarraitzeko esan bearrik; nai badu bera da asko eta ez edozer erakoa, Euskal Orri ontan.

«Aberri» mutil zarra ere azaldu da... ba ez aiztu eta sarri azaldu.

Ia zuen iruron artean neretzako zulorik gabe usten dezuten Euskal Orria. ¿Bai ote?

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala