ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-05-20

 

¡A,Aberri!.— Aberri, nere idatziai «zakurran ziboliña» esanda, bera eskutatu da, urtean beingo lan aldiakin bete balu lez. Aberri'n antzekoak, bagiña ez dakit, Luzear'ek euzkal orrian zer jarri bearko lukean. Mutil zarrago ta... txarrago: alpertu, ezta andre gelakin «pentzatzen» egoterik ere. Utzi alperkeria eta azaldu maiz euzkal orri ontara; ¿bakarrik utzi nautenik ez al dezu ikusten ¿Aberri? «Aixerixa» leiza zulian olo iztarra janaz «tenploso» dago eta «Maitxo»... zuk diozunez senar geiakin naiko lan du, ba zu ta ni gera bakarrik eta elkar «mutil zarrok» lagunduaz. Luzear'i «gerra» eman berar diogu. ¿Aitu?

 

Salgei.— Eroslerik bada, salgei ditut bi... bi ¿zer? Bi nezka gazte. ¡Jesus! Bai, neu mutil zar arterako, baña salgei ditut bi neska gazte. Larrosa krabeliña lakoak biak; ogeita bana urte; euzkaldun jatorrak; gorputzez lirañak. Salgei dira; senargaia bear emen dute eta «pretensioz» ez dira goi gora begiratzen dutenak «presisamente»: senar geia jatorra bakarrik, au da, gizon benetakoa nai dute. ¿Zer dizkiozute nire lagun, mutil zarrok? «Para más detalles» esaten duten bezela eta iñork aurrerapena nai ba dezu, [...] dezute, agertu nigana, eta «konpondu»ko gera.

 

Salbentan jarririkan

ditut neska piñak,

kolore zuri-gorri,

euskaldun egiñak.

Orra mutil zarrentzat

aukera berriak.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala