Beldur bildurrez natorkizue «Euskal Orri»ko lore zelai usai gozokun onetara. Lenengo sarrera baidet baratzatxo onetara, eta ezdakit emengo nagusiak barrura ala kanpora aginduko ditan, dana dala een nator behintzat, eta bertatik agur gozo bana eta eskerrik beroena baldiñ barrurako banaiz bertako zuzendari «Luzear» jaunari, eta gero beste idazle irakurle eta batez ere ber aizpatxo edazle guztiori.
«Errena»ri.—Mila ta mila esker ematen dizkizut olako txoritxo polita bialdu dirazulako; baña banago oitu eziñik ote daguan ere: beti alde ortara begira dago beintzat, ¿ala Arrua'ko mis Miren'ek daukan laguntxo ori ikusi nairik ote dago? Aizu «Errena» diozu «Itxas aurre»ri galdetu biar diozula nundik etorri zeinkian onera. oni galdetzen bakiozu, jakiña dago zer esango dizun, «Deba'n eskubira artuta». Onela bere etxera eramango lizuke zure lagun ori ta «Erren» gizajuak ez mis ta ez xapi bakarrik etorri bihar. Ta obe izango dezu kopromisorik ez daukan batekiñ abiatzia. Ortxxe kaukazu «Olatx» ere azke azke... bai azke esan det baña, orrek ere ez ote dauka gero zeozer or «Iturri txiki» aldean. «Olatx», au onela ezpada, etorri trankil «Errena»ren automobikian, emen ere badegu beste gazte izandako galai bat. «A...i»? Bai, auraxe. Eta, «Maitxo» emen dauden gertu «Errena»ri laguntzeko. Ta neu ere bai zueri aldetan guztia laguntzeko eta merienda goxua ipintzeko. Eta zuek zerbitzera «Pilipa» ere urrian etorriko da. «Loretxu»k ere agindu dit antxoa preskuak bialtzeko eta Mendaro'ko «I'tar P.» orko bizkotxo goxuak.
Beste «Mirentxu» bat ere etorriko litzake baña zorionian bizimodu berrirako gerau bihar. «Ixaka» ere emen daukagu merienda onduan, jiratxo bana eragiteko txistulari yayoa dezu berau eta ez det uste ukatuko digunik.
Eta gero «Luzear» ere etorri dedila «erretratatzeko makiña» batekiñ eta «Txalintxo» kanariuantzako alpistiakiñ. Eta oraiñ guztiori on egiñ deigula.
A ta ia aiztu zitzaidan «Aixerixa» ere gertu dauala, guri sobratutako ondarrak garbitzeko.
— Azpeiti'tik etorrita emen agurtu ditugu txirrindulari osptsua dan Bastida eta bere lagun eta abertzale jatorra dan Azilona'tar Joseba.
— Arrasate'tik, Ugalde'tar Peli «Udala mendi» idazlia.
Nai dezuten arte guztiori agur.