Eskerrak ¿nori? Euzkadi'ri, biali zenizkidazun «pakete» aregatik, pizka bateko lana badet aiek guztiak betetzen aspaldian nabilen baño zintzuago aritzen ezbanaiz beintzat.
Ongi etorria izan zaitezela «Mirentxu» aizpa maitea gure artera, ta lendabizitikan galdera bat egin bear ditzut: ¿Bai aldakizu ze egiñ zuten «Ixaka»k salbentan jarri zituen andere «kolore» gorriak? ¿Salduak ote dira? Nik baditut beste-batzuk poz pozik «anunziauko» litzakezenak «prezio» onian saltziarren, «Ixaka»ri, berari galdetzen ez naiz ausartu, ta zuri galdetzen dizut ixil-ixilik jakitiagatik.
¿Azpeiti'n degu orduan merienda? Tira-ba, ni «konporme» nago, nai dezutenian egingo degu merienda gozo ori. Aspalditxotik nago zaletasun aundiarekin Azkoiti, Azpeiti'ko idazleak ezagutuaz alde orretan arratsalde eder bat igarotzeko. Ta oraiñ merienda egin bear dala diozuten ezkero guztia bide batez egingo degu.
Aizu «Itxas-Aurre»: ¿Arraiña piña ta ugari ekarri gero e? Badakizu Elgoibar'ko idazliei maian gauza ona ta ugari gustatzen zaiela; ¡«barrika» onak dituzte ba...! ta... nik uste «Aixerixa»k ere olaskorik gurienak eta ugari inguratuko dituala egun ortarako.
«Maitxo» berriz aleginduko da eper edo galeper aldebenik «montoirik» aundiena biltzen, oaiñ apuntian ere pizka bat ikasi det eta ziur nago «tiro» guztietan lurreratuko dedala egaztiren bat. Gaztetatik edo umetatik ekarri oi ditugu bakotxak bere «apiziotxuak» ta zer «apizio» artaraiko jostaluak ikusi oi-zaiez aurtxuei beren eskuetan, neretzat jostalurik maitagarriena «eskopeta» izan oi zan neskentzat aiñ egokia ezpazan ere, («armerua» etxian eduki nunbait...)
Urtiak betxuan nituen artian egiñ neban lendabiziko «prueba» ez gero piztolakin, baizik amaseiko kartutxuakin. Oraiñ ez nua jartzera baño beste baten azalduko dizkizunez lendabiziko «prueba»ko iztilu barregarriak, okerra ere okerra nintzan oaiñ zuzena ezbanago ere.
Ta aizu «Ixaka»: ¿nork esan dizu zuri nik Trinidadietan ojalata zarata aundiak atera ditudala? Neure ustez arpegi ezagunik ikusten ez neban artetan egiñ nituben ba pruebatxuak baño... begietan nakarrik etzeukan txoriren bat...
Kontuak kontu, erriko Mutil zarreri jokatzeko eztauka beldurrik «Maitxo»k «tiro-pitxon» edo dala-alado ortan.
Da, auek horrela, ¿noiz da merienda? Zeok erabaki, baño egun batzuk aurretik aditzera eman, eper bila atera nadin, ta zuk «Aberri» Panplona'ko txorixo txorta bat zuzenduta eduki baezpada ere eperrak utz eman edo orrelakon bat gertauko balitz ere.