ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-07-02

 

Auteskundiak.— Igandeko auteskundiak, irabazi nairik, gogor eta gogor saiatu dira ezkertarrak, Elgoibar alde onetan. Batez ere «baserritarren» artian baten eta bestearen izenean eskabideak ezan dira. Baña alperrik jardun dute; baserritarrak eren buruak zuzentzeko ba dirala erakutzi dute, eta horrela auteskundia eskumakoak irabazi dute, iya berreun «boto»en aldeakin.

Poz pozik ikusi degu errriaren eskuin alderako kemen au, baña ez gitezen lotaratu oraiñ, baizik jarraitu dezagun eskuin aldetik gure euskalerriaren alde, lan eta lan egiñaz; baka emendik aurrera indar geiagoz burrukatu bearko degu gure aberria zutik ikusi nai badegu; etsaiak ugarituaz dijuaz ta.

 

¿Txantxiku beaz?.— Txantxiku. Izen onek zerbait nire gogora ekartzen dik, baña... beaz «Txantxiku» ote da atzo «Euskal Orri» onetara azaldu zana? Irakurriaz nijuan bezela lerroak, zea... ta zea.... nion nere buruari: «Txantxiku» au ez dek benetakua: mutil zarren «kuadrilan» nai dik, baña ez dik aterik zabalik arkituko, «San Pedro»k giltz apartekoren bat ezpadik. Ala nion neretzat eta gero ta gero ere orretan nintzan eta orretan naiz orain ere. Ori besteren kontura «merienda» egin nai duanen bat dek, ¿ez ote gañera «doble» pagatu bear duanetakua? Jun...

Zu, Maitxo, esan bear diazu San Juan intzak artzen zebilen ori zein ote zan ezagutu zenduan. Edozein moduko alprojak ez ditugu «kuadrilan» biar da. Eta gañera esan biar diazu, gezurra ala egia dan zuk ain «tiñu» txarra dezun, nik gezurtatu dezadan «Txantxiku» ori, bada bestela zure mutil zarrai egindako «desapiyuak» leku onian dira; ¿era Trinidadietako ojaleta zar otzak? Eperrak kantari Ermuaran aldian entzuten ditut ba nik, eta ia, Maitxo, pun... eta bera eta gertu kazuelan jan deiguzen.

«Txantxiku»; onuzkero ainbeste mutil zar otsekin zeiñ naizen ezagutuko nauk, noski, eta «kuadrilan»aurrera sartu baño len «dokumentuak» azaldu bearko ditukala jakiñian ipintzen aut merienda gertatzen badute Mirentxu eta lagunak. Baña «kuadreilarako» izan edo ez, jarraitu, bai idazten, aizena aizala: Euskal orri onetan sarri azaldu bear dik Elgoibar'ko izenak. Jarraitu bada.

 

IXAKA

 



Bilatu:


elgoibarko udala