Azkoiti'ko emakumeen agurra eman ondoren, gure ezakera azaldu zuan; euskaldunen siñismena; emakumeeen «politika» gaiak; gure Ama Euzkadi'ren kate arrastakak; Sabin'en erakutziak, guztiok berotuaz gure aberriaren maitasunian.
Aiñ egoki eta sutsuak irten zuten andereño azkoitiar onen aotik, nun txalo esarri ixildu genduan. Ben benetan esaten det. Eznuben nik uste azkoiti aldetik orrelako anderaño gazte, izlari trebea azaldu bear zuanik. Urzai'tar Julene da anderaño au. Zorionak bai, zuri Julene, zure aberriaren maitasuna barrenean iduki ezinik, aiñ sutsu eta egoki zabaltzen dakizulako, eta aiñ itzaldi euskera garbikoa zuzendu diguzulako. Zorionak, zai ega jarraitu aberriaren azi maitedorra zabalduaz. «Urretxindorra» zerala esan zun Ernandorena'tar izlariak zugatik Azkoiti'ko itzaldian; «urrezko biotza» dizut nik, zure aberri maitasun eta aberri aldeko lanak ikusirik. Zorionak, bada.
Itzaldia bikatzean, Juaristi'tar Miren emakumeak, lore txorta apain bat atsegiñez eman zion txalo artean eta bukatu zan gau ontako gaia. «Euzko Abendarena» abestuaz.
Era ontako itzaldiak, maizago bear genduzke gure Batzokian, oso onuragarriak diran eskero.