* * *
Elizkizunak zer ezanik ez: bezperan «Salve»a.
Abestuko da Goikoetxeana. Eta egunean jaupa naguziyan «Misa Choralis» Reflee'rena. Aita Ziaran, Jesuita. Deun Iñaki egunean jaupa berria lenbizikoz eman duana, datorkigu erritarroi gure zaindariaren berriak euzkeran. Elgoibartarrak denak, joan bearzuteke erriko seme oni aditzera itzaldia.
Udalak (Ayuntamientuak) ere bere aldetik jarri ditu erriantzako festak eta izango dira 23, 24, 25, eta 31'an.
Larunbatean, Bandak kale-jira eta gero musika. Igandean, diana, konzierto eta abar. Pelota jokua dute Gastesi eta Murua'k, Etxaniz eta Uria'ren kontra.
Astelenean, goizean diana eta erraldoi ta buruaundiak (gigante ta kabezudoak). Gero erritaren aurreskua. Banda'k «kontzertua». Arratzaldean «musika» ugari ta pelota jokua Etxabe III ta Urzelay, Sustarra ta Artazo'n kontra. Gabean musika faltako ez da ba Eibar'ko Banda dator.
Urrengo igandean, 31'an, euzko jaya izango da: Txistulariak dute «kontzertua», gero aurreskua, zinta dantza eta abar. Arratsaldean, Donostiko ezpata-dantzariak eta dantzar txikik dituzte beren lanak eta gañera izango da aurresku jator bat, bai omen datoz ortarako dantzari bikañak. Gabean berriz Soraluze'ko «Banda de San Ignacio» dator eta errikoak eta biuak baikoa dantza eraingo diola uste det jendeari. ¡A! iya aztu nitzan: suzko kurpillak ere ba dira egun onetan; keia pranko izango dute, beintzat. ¿Zer moduzko «Bartoluak»?
IXAKA