«Yolanda» eta «Arantza» ote ziran?.— Igande goizean, Deba'ra jun bearra izan nuan, eta nerekin beste lagun batek. Etxeruntz nintzan eguardiko amaiketako bultzian. Eta or, bultzian sartzean bi anderaño gazte bertan ziran; txapel da guzti, eta nion lagunari: ¿Nortzuk ote dira onek? Ikurra daramate —dio lagunak— eta «emakume abertzaleak» dira.
— Ala, beaz.
Belarria argi jarri nuan, ¡eta eziñ izkuntza ederra! Euskera txukun, garbi bada orrelako anderaño gazte eta ederren aotik ainbat goxo eta samurragua irtetzen da.
Etxeeruntz urrerago ta ainbat ezagutu naiago, anderaño aiek, eta or nun dioten alkarri: «Aurreskua atera bear degu», «Nik aurrena».
Au entzun eta altxa naiz eta diote: ¿Nun da aurresku ori?
Bietatik txikinak, dio: «Ernion».
Egualdi ederra baita! erantzun nion. Emen det nik lagun jatorra, aurreskulari trebea, baño ez dijo au Erniora urruti da.
Ontan jo genduan Elgoibarrera. Laguna ta ni jetxi giñan bultzitik eta anderañuok, aurrera. ¿Nora?
Asteartean, EL DIA eskuratzeaz batean, Kirikiñon omenez egindako jaiian argazakiari begiratu nion, eta an zeuden nere ipuñeko anderaño bi aiek.
«Yolanda» eta «Arantxa»? Zuek, beaz ¿e? ¿Eta aurreskua, «Aberri» mutil sarrakin? ez du besterik merezi, ain zaldun gazte ederra, nire laguna, ukatu zendutzen ezkeroz.
Agur «Yolanda» - «Arantxa», urrengo ikusi aldian ezagutuko zaituztet, bai. Agur.