ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-03-11

 

¿Ni «entxufe» billa?.— ¡Ala beaz uste du uri onetako «Mirentxu» idazliak, nik ARGIA'ra idatziko dedala Telletxeak ollasko erdi bat agintzen didan bakoitzian! ¿Baña ez daki «Mirentxu»k auan puntaraño beteta nauala ollaskoz. Ba jakizu ni konporme naizala «Burni bide»k noizin bein bialdu izan dituan eta berriz ere bialtzen baditu kiskillak janda. ¿Egazti gose al-zera Mirentxu? Eskatu zazu bildur gabe, gure ganbaran ba dira pare bat dozena egazti ta ama biko bategaitik gurian ez da asko igarriko ta. ¿Ni «entxufe» billa ARGIA'ra idazten dedanian? Etziok gaizki. ¡Ja, ja, ja...! Nik ARGIA'ri eslatzen diodan «entxufia» idazteko ingi ta sobre batzuk bialdu daiazala ta konporme.

 

¿Txandaka?.— Ta ortan arrazoia du «Mirentxu»k. Ni ere konporme txandaka idaztiarekin ARGIA'ra. Ez bait da atsegin izaten bi edo iru idazlen izpar berdiñak agertzea, uriko idazki batian. Ni beintzat «dictadura»pian arkitzen naiz. Telletxea, diktadore au «M...» da. Ez zazu argitaldu itz au, bestela apurtuko nau... Ia bada asi bear badegu asi gaitian aldiz-aldi idazten eta deitu zuk «Mirentxu» uriko idazliei asteko errezkada ipiñiaz. Zure gain bada.

 

Gogojardunak.— Igesi dan igandian bukatu ziran Miren alabentzako egin diran gogojardunak «ejerciciuak» Aita Egibar josulaunak zuzendu ta. Dudarik ez det ipintzen gaurko ARGIA'ren zenbakian irakurriko ditugula «Maitxo»k jarrita bertako zertzeladak. Aste onetako astelenian asiera eman zitzaion Koldobikatarren gogojarduneri, Abauntz Lasarte'ko Brijidetaren apaiz gurgarriaren gain daude. «Ixaka» izparkariak emango ditu bertako zertzeladak.

 

Pelota txapelketa.— Jun zan igandian jokatu bear zuten Batzokietako pelota txapelketarako uri onetan Deba'ko Batzokikuak eta emenguak. Ez dakigu ordu onetan zer gertatu zaioten Debatarreri; ez ziran agertu jokatzera. Elgoibartarrok ustez «puntuak» irabazi ditugu. Arrasateko pelota txapeltza buruak erabakiko du.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira Elortza'tar Damasa «Zergaetxe» «Alhondigeruan» ama. Baita ere Alberdi'tar Josebe «Apraiz-Goiko» baserrikua.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala