Aita Santua (Doipurua)ren eguna.— Ostegunean ospatu genduan gure Erromako Aitaren eguna. Goizean jaunartzera aundi ta txiki taldea izan zan; arratsaldean berriz, bost eta erdietan Jauna agirian zala, Agurtza deuna eta ondoren «Te Deum» abestuaz elizkizuna. Etzan ez egun ajutua «ostegun gizen» izanik, baño munduko txorakerieri utzita, azaldu ziran bai, benetakoak. Goi-Jaunari eskerrak eman eta gu kristauon Aita Erromakoaren alde otoi egitera.
Aratoste (Karnabalak).— Badijuaz egun lasai oyek; mundutarrentzat ala badira ere gu kristauok, beste era batean artu ditugu. Dantzak eta abar dira, baña baita ere oek baño ibillera zuzenaguak ere eta beaz guk zuzenetik ibilli nai degu. Ala, urteroko eran eliz (txadon) nagusian elizkizunak iru egunetan arratsaldean.
Jolas garbiak ere baditugu, ba igande eta astearte arratzerako «Marianisten» ikastolako toki ederrean zine eta antzerketak antolatu zituzten.
Igandean «Capitán Enero», sei zatiko «pelikula» eta Luistarrak antzestu zuten «Abek ixtilluak».
Gaur Maria'ren Alabak dute antzezkia; «Las antipáticas del segundo» eta «Lo que inventan las mujeres», antzestuko dituzte eta tartetan abesti eder ederrak abestu ere.
Lasterketa.— Igandean (22), arratsaldeko iruretan, lasterketa izango da, emengo «Gaxo-etxe» paretik Alzola'ko-Naparkora jun etorrian, bi bider. Jokua du Larrañaga'tar Domingo'k —«Artajalei» gaitz izenez— eta jun etorri oek egin bear ditu ordu betean. Amabi «kilometro pasa» da bidea eta jokua hogei ogerleko. Mutill ain aldrebesa ezta «Artajalei» eta... estu ibilliko du apostua. Postuko nitzake.
Arrua'ko «Mariaren alaba bat»i.— Ez dakit nik zer gertatzen zaitzuen emakumieri; gauz bat, lagun bezela esan edo nunbaitetik jakiten dezutenian, ezin dezute gorderik eduki, «pregoia» jo bear eta danborrik gabe. Zuk beintzat orainguan ala egin dezu, eta «pregoia» jo dezun ezkero nik danborra joko det orain.
Ezdakit, zurekin ezaguerarik detan, ni ez naiz gogoratzen, baño idazle naizen aldetik eta zuk izentatu nazun ezkero, lagun-adiskideen eran natorkizu.
Mutriku'ko «Madalenetan» zezenak ditugu, bai, eta «toriadore» eta gañerakuak zuk esan bezela dira «Agiro-Mendi» zuk ez uzte bezelakoa da gai ortan eta «Aberri» zer esanik ez, ainbeste «kite» eta «farol» eta «mariposa» dakiz eze, nun oraindik mutill zar dagoan. Zuk esan bezela «Presidente» aukeratua nago «korridan» eta «Loretxu» eta «señoritak» gertu dira «palkua» betetzeko, baña ez emen dute erregiñik-«presidenta» jartzeko eta or nun nik nire eskubidez aukeratzen zaitudan «miss...» eta jarriko zera «erregin-presidenta» jarleku apañean «con la corte de honor». Horrela danak «completo» izateko «brindis» zuretzako izango da ¿«Conforme» zera?
IXAKA