Luistarrak.— Igesi zan igandian illeroko eleizkizuna izan zuten. Goizian, zazpiretan jaupa ta Jaunartzia, abesti ederrak abesturik. Ondoren urteroko Batzar nagusia izan zuten, urteko gora berak ontzat artu ondoren aurrerako Batzar-Artezkari berria ondo autu zuten:
Lendakari, Andonegi'tar Erromalda.
Orde, Larreategi'tar Joseba.
Idazkari, Antzola'tar Joseba.
Orde, Bereziartua'tar Igon.
Diruzai, Conde Ormaetxea'tar Amantzi.
Batzarkide, Barrutia'tar Justa ta Elortza'tar Erramon.
Aingeru bat zerura.— Bi illabeteko Miren euskel-izeneko aurra zeruratu da. Tamal-aldian laguntzen diegu bere aita eta ama Etxeberri-metal baserrikuak diran Askasibar'tar Ixidor eta San Martin'dar Miren'i.
AIXERIXA
_____
Txapelketa.— Batzokiko pelota txapelketa aurrera dijua. Igandez Arrasate'tarrak eta Elgoibar'tarrak jokatu zuten Elgoibar-en. Gastesi eta Sabin ziran Elgoibar-ko izena eramatekoak eta garaille irten ziran Arrasate'ko Zaitegi eta Barrutia'ren aurka, irabaziaz 22 ta 6. Gogor benetan egin zuten gureak. Aurrera eten gabe zuen irabazi aldiak.
Au dala ta ez dala Arrasateko anaiekin goiz eder bat igaro genduan. Berriz ere nai dezuten arte, euzko anaiok.
Agurtu.— Afrika aldian gudaritza igaro ondorenean, etxeruntzean emen agurtu degu anai euzkotar eta idazle jatorra da Azpeitiko «Iturri-Txiki». Ongi etorria aizala ta ekin idazkortza artuta.
—Igandean agurtu degu baita ere Azkoiti'ko «Atxondo» idazlea.
—Mendaroko «Kaiku» idazlea jaiero darabilkigu gure artean. ¿Andregai traturen bat ote darabilki onek, «Mirentxu»?
IXAKA