ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-07-27

 

Jayotzak.— Alabatxo-bat izan dute Estarta'tar Dunixi'k eta San Martin'dar Bibene'k.

Seme eder bat izan dute, Iriondo'tar Pantzeska Barcelona'ko ostikolariak, eta bere emaste, San Martin'dar Agurne'k. Biak lendabiziko ezkon-igali edo frutua.

Zorionak.

 

Matale Deuna.— Uriko Gexoetxe Hospital'eko eleizatxuan Matale donea'ren bederatziurrenian ostetza aundia ibili da. Astelenian bere eguna izanik, goizian ainbat notiñak Gure Jauna artu zuan. Amarretan jaupa nagusi abestua. Emagilia Urrestarazu'tar Keperin laguntzale, Opakua'tar Estanis eta Jaka'tar Andoni. Itzaldi benetakua eta gure ele garbi maitean Matalen'en bizitza ederki asaldu zuan Batiz'tar Joseba Iñaki apaizak. Arratsaldian agurtza eta bederatziurrenaren bukaera egin zan. Gaubian erromerian ostetza ederra batu zan.

 

Ostikolariak.— Igandez Lerun zelaian Goitarrak eta Betarrak, ostikoketa ederrra jokatu zuten Goitarrak irabazirik lau ta bat.

 

Naskaldija.— Emen agurtau ditugu Egaña'tar Imanole, Ermu'ko Mantxobas arkitetuan emaztia.

Errenderi'tik etorrita, Iturriño'tar Errapel, «Gresala».

Madrid'tik, etorri da Ayesta'tar Peli.

Donosti'ra, Elcoro-Arrizabalaga'tar Peli.

Emen izan degu Arrazola'tar Lander, Araoz'ko txaunburua.

Cuba'ra, junda, Egaña'tar Andoni, josulaun-gastia.

 

AIXERIXA

 



Bilatu:


elgoibarko udala